Lezetxikiko giza besahezurra: 50 urte azalean

Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA

Lagundu

Aurtengo abuztuaren 20an mende erdia beteko da Lezetxikin euskal arkeologiak aurkituriko giza besahezurrik zaharrena azaleratu zenetik. Egun hartako arratsaldean gertatu zen, abuztuaren 3an hasitako indusketa kanpainaren barruan.

Jose Migel Barandiaran, Jesus Altuna, Ramon Elosegi arkeologoak eta Felipe Leibar Garagartzako langilea ari ziren lanean egun hartan leizean. On Jose Migelek kanpo-koadernoan apuntatu zuen honako hau:

Barandiaranek egindako marrazkia

Barandiaranek egindako marrazkia aurkikuntzaren kokapenaz.

Día 20. Subimos a Lezetxiki los mismos. Hacemos un reconocimiento de la caverna Leibar, señalando la situación de las terrazas o formaciones de cantos rodados y la de los cantos depositados en resaltes altos de los muros. También hacemos tanteos para señalar la situación respectiva de Lezetxiki y el covacho del flanco oriental y la de Leibar y el mismo covacho. Solo hemos podido comprobar la proximidad del covacho con respecto a las dos cavernas (hoy unidas) Excavamos en 11C en talud de 2 m. de altura: tierra, cantos rodados (calizos y areniscos) y algún hueso de gran bóvido.

A la tarde he tenido que ir a San Sebastián al bautizo de la niña de Jokin. Entre tanto mis compañeros, desmontando el talud de 9C han hallado un húmero humano (en 9C 870; z= 65, y=83) que es muy anterior a los trozos de cráneo hallados el año pasado. Este hallazgo confirma la suposición de que el hombre había andado en la cueva Leibar antes que esta quedara cerrada, suposición basada en el hallazgo de cantos rodados en resaltes rocosos de los muros de esta cueva, que parecían colocados allí por mano humana.

Eta Barandiaranek bere apunteetan marrazki batekin erakusten du aurkikuntzaren kokapena.

Barandiarenek aipatzen duen Leibar izeneko leizea 1963ko kanpainan aurkitu zuten, abuztuaren 22an hain zuzen, eta Felipe Leibar garagartzarraren deitura jarri zioten, bera izan baitzen aurkitzailea. Honela deskribatzen du On Jose Migelek: “Trabajamos en 7A hasta alcanzar la profundidad de 880 cm. Avanzando a este nivel hacia el Norte, al llegar al cuadro 11A aparece una galería, hecho que ha alborozado a los presentes”.

Joxe Letona arrasatear historialari eta Lezetxikiko laguntzaileak argizari batzuk ekarri ondoren, zulo hartara sartu ziren aurrenekoak Barandiaran eta Altuna izan ziren.

Barandiaranek 1967an burututako indusketa kanpaina Lezetxikin

Barandiaranek 1967an burututako indusketa kanpaina Lezetxikin.

Baina itzul gaitezen 1964ra eta giza besahezurra aurkitu eta biharamunean amaitu zuten urte hartako kanpaina. Barandiaranek honela idatzi zituen azken zehazkizunak:

D. Jesús Letona y D. Ramón Eriz nos dan 1.000 pesetas para contribuir a los gastos de Lezetxiki. D. José Letona nos trae 5.000 pesetas, cantidad con que contribuye el Ayuntamiento de Mondragón al pago de los gastos que hacemos en Lezetxiki.

Lezetxikiko aurkikuntza hartaz asko idatzi da ordudanik. Bederatzi metroko sakoneran azaldu zen besahezurra eta Homo Heidelbergensis giza espeziearen sasoiko tresneria eta animalia-aztarnak aurkitu dira kanpaina desberdinetan. Hots, 250.000 urte atzera eraman gaitzakete aztarna horiek.

Jesus Altuna, 1964ko indusketan Barandiaranekin batera aritu zen arkeologoak gogoratzen du:

Bi pusketan azaldu zen, eta bi puska horien artean zatitxo bat falta zitzaion, eta hutsune hori aprobetxatu genuen handik hezur puska bat kentzeko, eta, jakina, ikusi genuen erradiokarbonoaren bitartez ez zegoela ezer egiterik, erradiokarbonoa 50.000 urtera iristen delako eta hura askoz ere zaharragoa zelako. Eta horrela gertatu zen. Orduan, pentsatu genuen uranio-torioaren bitartez zer edo zer egiterik bat ote zegoen. Londresera bidali genuen zatitxo hori, baina ez ziguten ezer berririk agertu. Dena den, estratigrafiak erakusten digu noizkoa den hezur hori, baina zehazki ez dakite.1

Mende erdi bat igaro da euskaldun zaharrenaren giza hezurra azaldu zenetik. Historia labur batek deskubritu digu historiaurre zabal aberatsa. Non-eta Arrasaten!

1 Teknopolis. 2011/06/05

Lagundu

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Escribe

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia