
  Egilea: Francisco Javier Muñoz Fernandez
    
	Argitaratzaileak: UEU eta Eibarko Udala, 2013 
    Orrialde kopurua: 255 
    ISBN: 978-84-695-8668-6
    
    Ezaugarriak: 1937an, Gerra Zibilarekin, Eibarko udalerri populatu eta industriala partzialki txikituta geratu zen. Jarraian, inprobisatuki, nahasketan, koordinazio eta baliabiderik gabe, erakundeek eta partikularrek berreraikuntza antzu eta geldoa hasi zuten, 1938tik 1957ra bitartean «Dirección General de Regiones Devastadas y Reparaciones» estatuaren instituzio berriak kontrolatu eta zuzendu zuena. 1940an Regiones Devastadas-ek egin zuen berreraikuntza-planaren ardatza herria zeharkatzen zuen Ego ibaiaren estaltze eta bideratzea izan zen. Espazio gehiago irabazi nahi zen zabaltzeko aukerarik ez zuen udalerriarentzat, eta hiribildu berria modu erregular, higieniko eta dentso baten arabera urbanizatu.
    
    Planak Eibarren garrantzi industriala bermatu zuen. Alabaina, instituzioek ez zuten aurreikusi, ez eta garaiz erreakzionatu ere, espazio-gabezia eta industriak bideratuta, gero eta garrantzitsuagoa zen hazkunde ekonomiko eta demografikoaren aurrean. Ondorioz, berreraikuntza-plana berehala zaharkitu eta desegoki bihurtu zen, eta herriak behar zituen industria, etxebizitza eta zerbitzuak desiragarria ez zen erritmoan eta espazioetan eraiki ziren, nagusiki, industriaren eta ekonomiaren garapenaren interesei jarraituz. Eta hala, gehiegizkoak eta desegokiak ziren industria eta etxebizitzen pilaketa izan zen nagusi, defizitarioak eta garapen ez-jasangarri baten arabera antolatu ziren zerbitzu, komunikazio eta urbanizazioekin batera, egungo hiribilduaren konfigurazioa ezarriz.

Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!

Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
 Artetsu Saria 2005
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
 Buber Saria 2003
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
 Argia Saria 1999
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria