Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.
Egilea:  Jon Kortazar Uriarte, Francisco Javier Rojo Cobos (arg.) 
    Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013 
    Orrialde kopurua: 180
    ISBN: 978-84-9860-829-8
    
    Ezaugarriak: Liburu honetan euskal saiakerak azken urte hauetan izan dituen
    emaitzak aztertzen dira. Horretarako lehenengo atal batean saiakerari
    buruzko oinarrizko kontzeptuak azaldu eta azken hamarraldi hauetan
    euskal saiakerak erakusten dituen ezaugarri nagusiak (atal laburretan
    antolatutako saiakerak egiteko joera, euskal esparruko gaietan zentratu
    nahia, gatazka eta honen inguruko kontuek daukaten garrantzia...)
    aurkeztu ondoren eta bilduma honetako beste zenbait liburutan jarraitu
    den bidetik joz, joera desberdinen adibide hautatutzat har daitezkeen
    hamabi libururen azterketa zehatza eskaintzen da: zaharrenetik
    hasita, Joseba Sarrionandiak 1985.ean argitara eman zuen Ni ez naiz
    hemengoa izango da ibilbide honetako lehenengo mugarria, narraziora
    hurbiltzen den saiakera zatikatuaren adibide garrantzitsua; aztertzen
    diren azkenak 2009.eko liburuak dira, eta hauen artean agertzen
    zaigu Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen Anjel Lertxundiren
    Eskarmentuaren paperak. Ibilbide honetan zehar azalduko zaizkigu
    saiakerak genero moduan gure literaturan hartu duen pisua, erakusten
    dituen joera askotarikoak eta aurkezten zaizkion kinkak.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria