Manuel Losada pintorea Bilbon zendu zen 1949ko urriaren 9an

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Manuel Losada

Manuel Losada.

Bilbon jaioa 1865eko urrian. Lecuona, Bougereau eta Carriére izan zituen maisu. Pintore, muralista, zaharberritzaile, kartelgile, eszenografo eta liburu ilustratzaile. Bere olio eta pasteletan Bilbo zaharreko ohiturak bildu zituen. Madrileko San Fernando Arte Ederretako Akademiako kide. 1913an Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendari izendatu zuten eta 1945ean Bilboko Elkarte Artistikoko ohorezko lehendakari.

Erakusketa ugaritan parte hartu zuen. Frantzia, Belgika eta Italiatik zehar bidaiatu zuen. Espainiako Gerra Zibilean, Bilboko museoetatik ateratako obrak erreskatatzen ezinbesteko izan ziren bere ahaleginak.

Ikasle ugari eduki zituen eta lagun onak: Ignacio Zuloaga, Santiago Rusiñol, Pablo Uranga eta Francisco Durrio.

Haren lanen parte handi bat atzerriko bildumagileen eta museoen artean sakabanatuta daude. Obra nabarmen ditugu, besteak beste: Gitanas con vascos, Les dames au balcon, Carmelo Echegaray, Juan Carlos de Gortázar eta Enrique Areilzaren erretratuak, Salida de una barca de socorro, Femmes basques allant au marché, La buenaventura, Marchand de billets de loterie, Jouer de Guitare, Paysans basques, Julián y su madre, Gitanas en el mercado, El día del Corpus en la plazuela de Santiago, El descendimiento en la plaza vieja. Muralista bezala, obra izugarria egin zuen Kurding-arentzat eta Bilboko Club Cocherito rentzat mihise handi bat. 1911ean Resurrección María de Azkueren Itsasora obrarentzat dekorazioa prestatu zuen eta baita Oscar Rochetten Malvina-rako. José de Oruetaren Memorias de un bilbaíno liburuaren ilustrazioak margotu zituen.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia