Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Ángel Larroque.
Margolarien semea eta iloba izanik, bederatzi urterekin Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan sartu zen. 1894an, Bizkaiko Aldundiak emandako diru-laguntza jaso, eta Parisera joan zen, ikasketak jarraitzeko eta lekuan bertan eskolak jasotzeko. Julien Akademian katedra zuen Carrière-ren ikasle izan zen. Urte horretan bertan, Larroque Sttutgartera joan zen, ikasketak Nemesio Mogrobejo eskultorearekin hedatzeko. Espainiara itzuli zenean, Madrilgo Pradoko museoan nazioarteko maisu garrantzitsuen kopiak egiten aritu zen gogo biziz. 1902an, Erromara eta Firenzera joan zen, gogobetetzeko eta pintura unibertsala ezagutzeko. Bidaia hori Bizkaiko Aldundiak emandako bigarren diru-laguntza bati esker egin ahal izan zuen.
Obren artean, nabarmentzekoak dira: La joven del sofá; En la fuente; Aldeanos al mercado; Niña de J. T.; El ciego de los romances; Los paisanos vascos; El txistu en la romería, Sociedad Bilbaina elkartearen jabetzapekoa; Retrato de Ramón de la Sota; El Accidente de Trabajo; La Chica del gato eta Las hilanderas, herritarrek ordainduta erosi zena, eta Bilboko Arte Ederretako Museoari oparitu zitzaiona.