Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egilea: Igor Ahedo Gurrutxaga [et. al.]
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza, 2012
Orrialde kopurua: 522
ISSN: 0212-7016
Ezaugarriak: Ipar Euskal Herria eta Hiria kontzeptuaren inguruko hausnarketarekin hasiko da argitalpena. Segidan, María Bayo nafar sopranoaren musika bizitza eta arte-ibilbideaz dihardu. Eric Dicharry egileak, aldiz, Esther Ferrer artistaren lanetako umorearen, inprobisazioaren, barrearen eta zentzugabekeriaren rola aztertzeko aukeraz mintzatu da. XVI. mendeaz geroztik, Biblia euskaratzeko izan diren irizpideen eboluzioa aztergai jarri du Pedro M. Urquijok. Azkenik, Arabako Euskal Pizkunde garaian izandako kultura mugimenduaren aztarnak jarraitzeko aukera ere izango dugu Josemari Velez de Mendizabalen artikuluaren bidez. Albiste gaien artean, Ordiziako Azokaren 500. urtebetzea, Itxaropena inprentaren 80 urteko ibilbide luzea eta ELA sindikatuaren mendeurrena irakurgai izango ditugu.
[+] Informazio gehiago