Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egileak: Igor Zalakain eta Aita Larramendi Ikastolako ikasleak
Argitaratzaileak: Kmk 2012, Berria, 2012
Orrialde kopurua: 155
ISBN: 978-84-936037-8-6
Ezaugarriak: Ase Arte errezeta liburua Kilometroak 2012 eta Berria egunkariaren arteko elkarlanaren ondorioz sortutako publikazioa da. Bertan Igor Zalakain sukaldari andoaindarraren 70 errezeta baino gehiago biltzen dira.
Errezeta bakoitza ilustrazio batez lagundurik aurkezten zaigu, eta horietan dago liburuaren berezitasuna, Andoaingo Aita Larramendi ikastolako ikasleek egindako artelanak baitira.
Denetariko materialak erabili dituzte eskulanak egiteko. Txikienek, margoak, papera eta plastilina erabili dituzte platerak irudikatzeko. Helduagoek, berriz, buztina erabili dute jakiak egiteko. Baina, batez ere, irudimena jarri dute martxan. Errezetak, berriz, ahalik eta modu errazenean idatzirik daude, haurrek ere ongi ulertzeko.