Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Margarita Angulemakoa, Nafarroako erreginaren bizitza

Egilea: Matías Múgica
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua, 2011
Orrialde kopurua: 33
ISBN: 978-84-235-3282-7

Ezaugarriak: Ba al dakite nafarrek nor izan zen Margarita Angulemakoa, Frantziako errege-etxeko printzesa eta Enrike Albret II.arekin ezkonduta Nafarroako erregina bihurtua? Huts egiteko bildur handirik gabe esan daiteke gutixko ezagutzen dutela, oroitezak haren memoria ia erabat ezabatu duela bizien oroimenetik, bere erreinua izan zen honetan.

Eta, alta, pertsonaiak mereziko luke, mereziko, gehiago gogoratzea: teologoa, poeta, idazlea, diplomatikoa, arte-zientzien babestaile eta laguntzailea, eta, bere oinaze handirako, erlijio erreformazalea, Margarita Angulemakoa Berpizkundeko intelektual eta idazle handia izan zen, gure artean ospe eta izen gehiago izateko merezient askoa. Horregatik Hezkuntza Departamentuak gaur haren biografiatxo hau argitaratu du, gure komunitateko eskola umeek izan dezaten gure historiaren zati ahaztuxe hau non ikasi eta ezagutu.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia