Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egilea: Bernard Aucouturier
    Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011 
    Orrialde kopurua: 304
    ISBN: 978-84-9860-557-0
    
    Ezaugarriak: Ekintza-fantasmen kontzeptuaren bitartez, Bernard Aucouturierrek
    haurraren motrizitatearen psikodinamika ulertzera gonbidatzen gaitu,
    zeina larrimin saihestezinen aurrean haurrari segurtasuna ematen
    dioten ekintza sinbolikoen jatorrian baitago. Autoreak jarduteko eta
    jostatzeko atsegina nabarmentzen du, norberaren irudikapena
    eraikitzeko eta pentsamendua garatzeko ezinbesteko faktore gisa.
    
    Hezkuntza- eta prebentzio-praktika psikomotorra eta laguntza
    psikomotor terapeutikoko praktika sakon azaltzen dira, betiere
    filosofia humanistan oinarrituta: haien esparruak, helburuak,
    gorputzaren eta hizkuntzaren bidezko segurantza sakoneko
    estrategiak eta haurrari laguntzeko erlazioa.
    
    Esperientzia eta kontzeptu ugariko liburu honen xedea da
    psikomotrizistak eta haurtzaroko profesionalak beren eguneroko
    praktikei buruz galdetzera bultzatzea. Profesionalei zuzenduta dago,
    nagusiki: psikomotrizistei, ortofonista eta logopedei, psikoterapeutei,
    psikiatrei, psikiatra pediatrikoei eta zentro mediko eta
    psikopedagogikoetako psikologoei.