Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Itzulpena: Pello Martin Zabaleta, Patxi Ezkiaga
Bildumaren koordinatzailea: Joxe Arregi
Argitaletxea: Ibaizabal, 2011
Orrialde kopurua: 264
ISBN: 978-84-8394-330-4
Ezaugarriak: Europaren historia ez ezik, munduarena ere —eta historia erlijiosoa ez ezik, politikoa ere— sakonki aldatu zuten gertakari erabakigarriak izan ziren Europan XVI. mendean zehar: Erreforma protestantea. Erromarekiko eta aita santuarekiko menpetasuna hautsiz, kristautasunaren iturri ebanjelikoetara jo zuten, besteak beste, Luther, Zwinglio, Calvin eta Müntzer-ek, askatasunaren eta berrikuntzaren egarri, botere politikoen laguntza baliatuz gehienetan (eta botere politikoekiko morrontza berrian jausiz askotan).
Erreforma protestante desberdinak izan ziren garai arteaga eta bilari hartan, mendebaldeko mundu berri baten atarian: luthertarra, kalbindarra, anglikanoa, anabaptista... Liburu lodi asko beharko lirateke Erreforma horietako idazki nagusiak osorik biltzeko. Testu esanguratsuenak bakarrik jaso ditugu, beraz; gutxi batzuk osorik, gehienak atalka.