
Maider SILLERO ALFARO
Albiste bat irakurri eta zuei hori inoiz ezin zaizuela gertatu pentsatu al duzue noizbait? Gauza horiek “urrun” daudenei besterik ez zaizkiela gertatzen... eta ze pena! Ikusi al duzue zeuen burua antzeko egoera batean?
Azken hilabeteetan euskal kulturaren inguruan lan egiten ari ziren hainbat komunikabide, elkarte, ekintza, web orri etab. desagertzen ikusi ditugu, pixkanaka-pixkanaka. Eta bai, oraingo honetan guri ere tokatu zaigu.
Duela 5 urte ilusioz sortu genuen Euskonews Gaztea aldizkaria desagertu egin da. Arrazoia? Krisiari bota beharko diogu erru guztia; antza, krisia baita azken urteetan gertatzen ari diren zoritxar guztien ama.
Euskonews Gaztea desagertu da, euskara hutsez egiten zen beste aldizkari bat desagertu da, baina lana bikain egin izanaren “zama” eramango du gainean. 5 urte hauetan Euskal Herri osoko 4.000 ikaslek hartu dute parte proiektu berritzaile eta hezitzaile honetan. Hemen izan dute gazteek mundura irekitako leihoa euren iritziak eta kezkak botatzeko.
Egia da zu hor egon zarelako aritu izan garela gu hemen. Daukagun pena da zuk hor jarraitzen duzula... aldiz gu hemen ezin aritu.
Denak du hasiera eta amaiera. Pentsatu nahi dut zirrikiturik gabeko zirkulu itxi batean gabiltzala, eta horregatik, gauza bat bukatzen denean, automatikoki eta katea ez puskatzearren, beste berri bat sortzen dela. Ziur.
Irakurleen iritziak:
comments powered by DisqusEuskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria