Nikolas Ormaetxea Orixe 1888ko abenduaren 6an jaio zen Orexan

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Nikolas Ormaetxea, Orixe

Nikolas Ormaetxea, Orixe.

Juan Bautista Ormaetxea eta Maria Manuela Ignacia Pellejero-ren semea, Orexa-ko “Iriarte” baserrian jaio zen 1888ko abenduaren 6an. Hirukoitza izateagatik Huici-ko “Errekalde” izeneko baserrian hasi eta hezi zen Rosa Ariztimuño neskamearen ondoan eta bertan bizi zituen bere haurtzaroa eta gaztaroa, behin 16 urteko mutila izanez, bere adopzio-herria utziz Javier-en Apostolu-Ikastetxera 1904. urtean joanaz.

Jesusen Lagundian eliza-ikasketak burutu zituen: Humanitateak Javier-en (1904-1907), Fraidegai eta Humanitateak Loiolan (1907-1909), Burgos-en erretorika (1909-1911) eta Oña-n Filosofía (1911-1914).

Orexako aroa, guda aurrekoa (1931-1936), Orixeren beharbada arorik esanguratsuena eta beharbada bere izenari osperik gehien emango diona izango da, bere mistika- eta folklore-ildo bikoitzean izan zuen olerkigintza sormenari esker batez ere, euskal Pindaro eta San Juan de la Cruz-en antzera ea mitifikatzera arte iritsiz. Euskaldunak (1950) eta Barne-muiñetan (1934) olerkiak bere sentiberatasun artistikoan dardara berdineko bizipen biren adierazpena dira. Baserri eremuaren ohituretan bildutako etnia-eiteak, Euskaldunak-en biltzen dena, eta beharbada esanahi metafisiko baten adierazita, Barne-muiñetan garatzen duen bere bizipen mistikoaren gardentasunak, Orixe olerkariak bere epika- eta lirika-nortasun bikoitzean duen sorkuntza-ahalmen sendoa, bien arteko lehentasunik ezartzera ausartu gabe, behar bezala frogatzen dute.

Orixeri Amerikara 1950ean joan izanak zeruertza berriak eta bere animo-egoeran era onean eragingo dioten trebetasun berriak zabalduko dizkio eta baita, nik uste, ekoizpen-kalitatean ere. Gainontzeko Ameriketan emandako lau urteak, sei hilabete Guatemalan Euzko-Gogoa-ko idazkaria zen Jokin Zaitegirekin batera eta beste hiru urte El Salvador-eko Zaragozan Rogelio Muyshondt de Langhe sendi ongilearekin eta Mercedes Contreras-ekin, Orixeren beraren aitorpenaren arabera, urrezko urteak, bere bizitzako lasai eta atsegingarrienak izan ziran. Bere mundu mistikoan erabat murgilduta, erlijio-literatura besterik ez du egin nahi.

Beranduago argitaratuko ziren arren, “Miramar” basetxeko bakardadean Agustín Gurenaren Aitorkizunak (1956) y Salmutegia (1967) itzuli zituen. Bere jatorrizko sorkuntzari dagokionez, aipagarria da, batez ere, Quito’n arrebarekin saiakera mistikoa eta Euzko-Gogoa-n argitaratutako olerki mistikoak.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia