Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Txalaparta, 2011
Orrialde kopurua: 257
ISBN: 978-84-1531-301-4
Ezaugarriak: Azken urteotan, hainbat telesailek berebiziko ospea lortu dute gizartean eta kultur esparru zabaletan. Ikusentzunezkoen industrian izandako aldaketek kontagintza modu berri eta berritzaileak ekarri dituzte telebistara edo, beharbada, eredu klasikoak luzaroan hain izen txarra izan duen telebistara pasatu dira.
Zer da The Wire, ez bada handitasun ulertezinaren mende dauden izakien tragedia grekoa? Nor da Gregory House misantropoa, betiko Sherlock Holmes ez bada? Non bizi da Fleischman, Northern Exposureko medikua, ez bada Cicely deitzen Macondo batean? Band of Brothers al da Iliadav? Telesailak aitzakiatzat hartuta, sei euskal sortzailek literaturaren, gizartearen, estetikaren, historiaren eta beste hainbat auziren inguruko beren gogoetak eskaini dizkigute.