Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: José Luis de la Granja, Santiago de Pablo (koord.)
Argitaletxea: UPV/EHU, 2010
Orrialde kopurua: 478
ISBN: 978-84-9860-458-0
Ezaugarriak: Liburu hau aurrenekoa izan da Euskadiko eta Nafarroako XX.
mendea osorik aztertzen metodologia zientifikoarekin. Hamar
historialarik eta politologo batek idatzi dute, eta, lurralde horri
buruzko unibertsitateko eskuliburu ona izateaz gainera, lan
interesgarria da publiko zabalago batentzat ere, hain zuzen,
Euskadiren eta Nafarroaren historia garaikidea zehaztasun
akademikoz ezagutuz gaur egungo Espainiako auzi goriena hobeto
ulertu nahi duen ororentzat.
Lehen zatiaren ardatza da Euskadiren eta Nafarroaren bilakaera
politikoa Espainiaren historiaren XX. mendeko lau aldi nagusietan:
Berrezarkuntzako monarkian, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean,
Francoren diktaduran, trantsizioan eta autonomian. Bigarren zatian,
funtsezko hamar gaik mende horretan izan duten bilakaera lantzen da:
demografia eta ekonomia; sozialismoa, nazionalismoa eta karlismoa;
Eliza, gizartea, kultura, emakumea eta komunikabideak. Interpretaziozko sintesi-lanak dira, gaur-gaurko historia, konplexua
eta gatazkatsua izan arren, objektibotasunez aztertzen dutenak.
Liburuaren koordinatzaileak, José Luis de la Granja eta Santiago de
Pablo, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko
katedradunak dira. Egileak Espainiako zenbait unibertsitatetako
irakasle dira, liburuan lantzen dituzten aldi edo gaietan adituak, eta
lan ugari eta baliozkoak egindakoak gai horien gainean.