Elbira Zipitria Irastorza.
1906ko maiatzaren 28an jaio zen Zumaian. Gerra ondorengo ikastola gehienen inspiratzaile eta bultzatzailea, pedagogi-metodo berri eta aurrerakoi baten sortzailea, helduen taldeetan euskara irakaslea eta artikulista. Haurra zela, familiarekin Donostiara joan zen bizitzera.
Hamasei urte zituela, 1922an, orduan lau urtetakoa zen Lehen Hezkuntzako Magisteritzan egin zuen matrikula Gipuzkoako hiriburuan. 1926an ikasketak amaitu zituenean, ikasketa zentro euskaldun batean hasi zen lanean, “Koruko Andre Mariaren Ikastetxean”, Miguel Muñoak sortu eta babesten zuena.
Zipitriak sei urteko haurrekin egoten zen zentro honek Donostiako Juan de Bilbao kalean zeukan egoitza. Urte hauetan euskarazko irakaskuntza aktibitate politiko-kulturalarekin uztartu zuen: “Emakume Abertzale Batza” (1934an idazkaria), “Euskaltzaleak” eta “Eusko Ikaskuntza” elkarteetako kide zen.
1982ko abenduaren 26an hil zen Donostiako ospitalean.