Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egilea: Asun Garikano
Argitaletxea: Pamiela, 2009
Orrialde kopurua: 432
ISBN: 978-84-7681-601-1
Ezaugarriak: Ameriketako Mendebalde Urruneko paisaia, pioneroak eta urre-bilatzaileak, saloon-ak eta diligentziak, ganadu garraiatzaileak, artzainen eta abeltzainen arteko liskarrak, indioak, cowboy harroxkoak eta hiltzaile kontratatuak… Azken batean, Far West zaharraren historia, baina oraingo honetan ez Hollywooden bertsioan, baizik eta han ibili ziren eta herrialde hura altxatzen lagundu zuten euskaldunek kontatua.
Aldi berean, euskaldunak emigratzaile izan ziren garaiko kontuak. Aspaldi ez dela, milaka gazte euskaldunek utzi zuten beren etxea. Askok ilegal izatearen drama bizi izan zuten, hizkuntza eta ohiturak ez jakiteagatik arlote sentitu ziren. Zorionez, hala ere, beren sarea eraikitzen jakin zuten eta, horri esker, gizarte berrian errazago integratzeaz gain, jaioterrira lotzen zituen hariak tinko iraun zuen.