Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Juan Mari Lekuona Berasategi
Argitaletxea: UPV/EHU, 2008
Orrialde kopurua: 136
ISBN: 978-84-9860-077-3
Ezaugarriak: Ibilbide luzea egin zuen Juan Mari Lekuonak (Oiartzun, 1927-Donostia, 2005) euskal poesiaren alorrean. Gogoratu beharrekoak dira bere lan garrantzitsuak: Mindura gaur (1966), Muga beroak (1973), Ilargiaren eskolan (1979) eta Mimodramak eta ikonoak (1990).
Ibaiak basamortuan poema liburu baten asmoa da. Bete ez zen, baina bidean zegoen, Juan Mari Lekuonaren poesia liburu baten agerpena.
1992. urtetik 2003. urte arte liburu hau izan zuen esku artean Juan Mari Lekuonak, euskal poeta nagusiak. Zoritxarrez ez zuen asmoa burutu. Liburu honetan aurkezten direnak eskuizkribuak dira, liburuaren konposaketa lanerako prestaturiko materialak, poemaren idazkerara heldu arte.
Bere azken poema liburua izan zitekeenaren berri ematen zaigu, Juan Mari Lekuonaren azken urteotako barne sentipenen testigantza. Berak idatzitakoa errespetatu nahi izan da eta edizio faksimil honen bitartez, bere letraren, duda-muden eta erabakien berri argitalpen fidela osatuz.