Julian Alustiza.
Euskal idazle gipuzkoar hau Gabirian jaio zen 1913 urtean. Bere jaioterriko “Aztiri” auzoaren izenaz ere ezaguna. Lehen ikasketak Arantzazun burutu zituen eta teologia, Oliten eta Arantzazun berriro. Valladoliden apaiz frantziskotar egin eta Tolosa eta Zarauzko komentuetako nagusi izan zen. Olerkari fin eta oparoa, bere obra euskal aldizkarietan argitaratu da: Egan, Euzko Gogoa, Aranzazu edo Goiz-Argi. Euskal baserriaren inguruan, 1985 eta Lihoaren penak eta nekeak, 1981, ohitura- eta usadio-liburuak idatzi ditu.
2005eko maiatzaren 11an zendu zen Arantzazun.