Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Patziku Perurena
Argitaletxea: Alberdania
Orrialde kopurua: 224
ISBN: 978-84-96643-88-8
Ezaugarriak: Mendi buelta bat, artxiboetara joan-etorri
bat, libururen batean aurkitutako datu bat edo oroitzapenaren zokoren batetik
sortutako hitz ahantzia, horietako edozein zertzelada izan daiteke liburu
honetako pieza bakoitzaren ernamuina.
Hizkuntza du abiapuntu Perurenak, hizkuntza bizia, garai batekoa edo oraingoa;
oso estilo pertsonala erabiltzen du, berea eta identifika erraza, baina iradokizunez
betea. Hizkuntzaren barruan ari da autorea, senaren argi-mutila hartuta, mugarri
bila, dakiguna ikasten, edo genekiena, behintzat.
“Ez gara ohartzen, baina, horretan dugu atseginik handiena. Ikasmin
handia izanda ere, aurrez dakiguna besterik ez baitugu ikasten. Gure bihotzak
bere eskema zaharren arabera antolatzen baititu material berri guziak, lehenagotik
dakienera egokitzen ez den guzia aintzat hartu gabe”.