Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Antton Kazabon
Argitaletxea: Desclée De Brouwer
Orrialde kopurua: 64
ISBN: 978-84-3302-2523
Ezaugarriak: Ez da hitz xuririk Kazabonen poemotan,
haurtzaroaren araztasuna baizik. Errugabetasunaren bariazioak balira bezala,
xuritasun/ araztasun horien presentzia txirikordatzen da liburuan, hasieratik
amaieraraino, izadia eta artea uztartuz, lientzo xuria eta izadiaren bariazio
xuriak xuritasunaren sinfonia amaigabean antolatuz, lur elurtuetan bizi direnek
hautematen dituzten xuri amaigabeak balira bezala. Bada hondar xuririk, bada
olatuaren apar xuririk, bada ke xuri, bada eguzki xuri, bada urki xuri (urkiaren
xuri zilarkara hori), bada sagar xuri... xuri dira harriak, elorri-loreak,
ardiak, ilargiak, hodeiak, usoak, ur-jauziak, itsas txoriak, zaldiak... eta
elurra, xuritan xuri. Eta maindireak, xirulak eta hainbat tresna.
Xuriak kolore guztiak biltzen ditu bere baitan, izadi guztia biltzen du, poema
guztiak biltzen ditu. Azken batean, xuritasuna esna egoteko modu bat baino
ez da: begien xuriak esna, egun xurian. Haurtzaroko araztasuna, gardentasuna...
mundua pixkanaka aurkituz, ezaguera argituz. Horixe da poemotako xuritasunaren
muinetako bat.
Maindiretik maindirera igarotzen da bizitza: sehaska xuritik, hil-ohe xuriz
jantzira, eta bien bitartean bizitzak bere bidea egiten du, ilunpean arrasto
xuriak utziz, Erpurutxok etxera itzultzeko bidean harrikoxkor xuriak uzten
zituen bezalaxe.
Ez da hitz xuririk Kazabonen poemotan, zinezko araztasuna baizik.
Juan Kruz Igerabide