Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Hainbat
Argitaratzaileak: Oiartzungo Udala - Euskaltzaindia
Orrialde kopurua: 207
ISBN: 978-88917-23-2
Ezaugarriak: Apaiza, idazlea, irakaslea... baina
batez ere poeta. Makina bat arlo eta lanetan aritutakoa da Juan Mari Lekuona;
itzulpengintza, teologia, poesia, ahozko literatura...
Txiki txikitatik bizi izan zituen bertso zaharrak eta ahozko kultura orokorrean
Berin-Berri baserriko sutondoan; giro euskaltzale eta fededunean hazi eta
hezi zen Juan Mari eta bere bizitza osoan egindako ibilbideak agerian utzi
du honen guztiaren eragina.
Oiartzunen jaioa, Gasteizen apaiz ikasketak burutu, Erroman teologia izpirituala
ikasi, Portugalen bere tesia prestatu, Añorgan apaiz, Donostiako Deustuko
Unibertsitatean irakasle, Euskaltzaina... Agerikoa da erabat, Juan Mari Lekuonaren
iblibidearen oparotasuna, baita ibilbide horretan egin eta argitaraturiko
lanak ere; poema liburuak, itzulpenak, ahozko euskal literaturari buruzko
lanak...
Lourdes Otaegik, Euskaltzaindiko Literatur Batzordeko kideak, koordinatu eta
zuzendu duen liburu honetan Juan Mari ezagutu eta mirestu duten hainbat pertsonek
hartu dute parte. Ibilbide luze eta oparo horretan hainbat idazle, poeta,
abeslari, Euskaltzain eta abarrekin aritu zen Juan Mari Lekuona elkarlanean
eta horietako batzuk dira hain zuzen ere, liburu honetako pasadizoak idatzi
eta omenaldi gisa, Juan Mariri eskaini dizkiotenak. Besteak beste, Xabier
Lete, Anjel Lertxundi, Gorka Aulestia, Jean Haritschelhar, Ana Toledo, Pello
Esnal, Jon Kortazar, Joxe Auxtin Arrieta eta Lourdes Otaegi bera, lan hau
guztia zuzendu duena.
Idurre Bera Agirre