Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Orreaga Ibarra Murillo
Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua
Orrialde kopurua: 280
ISBN: 978-84-235-2934-6
Ezaugarriak: Hiztegi honetan biltzen da nagusienik
Erroibarren eta Esteribarren egun erabiltzen den eta lehen erabili den lexiko
esanahigarri guztia. Xede hori izanik, liburu honetako hitz altxor gehiena
elkarrizketen bidez atera dugu. Horrela Erroibarko elkarrizketa anitz Mezkiritzen,
Zilbetin eta Lintzoainen egin ditugu hauek baitira euskara beranduen gorde
duten herriak. Esteribarko Iragi, Eugi eta Usetxi ere gure hiztegiaren iturri
izan dira.
Herri hauetatik at, eremu honetan euskara, –neurri handiagoan edo txikiagoan–
bildu eta aztertu duten ikertzaile nagusiak hurrengo hauek izan dira: Koldo
Artola Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua dela-ta (Hurbiltze-saiakera);
Pedro Yrizar: Contribución a la Dialectología de la Lengua
Vasca 1981, Morfología del Verbo Auxiliar Altonavarro meridional
1982; Aranzadi Zientzia Elkartea: (EAEL) (Euskalherriko Atlas Etnolinguistikoa,
1983); I. Gaminde: Aditza Ipar Goi Nafarreraz, 1985, Esteribarreko
aditzak, 1986; M. Pikabea: Expresiones temporales en el habla coloquial
en el Valle de Erro 1985; Ana María Echaide: El euskera en
Navarra; Encuestas Lingüísticas, 1965-67, 1989; eta nik neuk,
Mezkirizko toponimiaz, 1991, Cispamplonés barietatearen
inguruan, Erroibarko Lexikoaren gainean eta hurrengo urteetan egindako
lanak... (cf. bibliografia).