Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egilea: Iñaki Urrizalki (testuak)
Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 239
ISBN: 978-84-7907-551-4
Ezaugarriak: Historiaren hasieratik, ura zibilizazioen
garapenean eragin handiena izan duten baliabideetako bat izan da. Gizakiak,
bere beharrak asetzeko, ura hartu, bildu eta bideratu du. Era berean, defentsak
eraiki behar izan ditu, ur goraldietan zehar urak hartzen zituen lurrak okupatu
dituelako eta noizean behin urak eskatu egiten ditu lur horiek. Uraren paisaiak
bere aisialdirako erabili ditu eta natura birsortuz benetako artelanak burutu
izan ditu. Baina aurreko mendean zehar, hiri nahiz industria garapenak sistema
urtarren degradazioa eragiten dute. Horrenbestekoa izan da degradazio hori,
ezen azken hamarkadan pertsona eta erakunde batzuek hondatze hori eten egin
behar zela ikusi zuten. Ekosistema urtarren kontserbazioa, ingurumen emariak,
ibaiaren espazioa eta tankerako terminoak entzuten hasi ziren eta, pixkanaka,
“uraren kultura berria” izendapena jaso duen horrek geroz eta
jarraitzaile gehiago ditu. Kultura berri honen funtsa da, uraren politikak,
dagozkien ekosistemen kontserbazioan eta errespetuan oinarritu behar direla.