zorionak

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Hango zertxo bat hemen

Ene haurtzaroan, eguberri eta urtats, gogoa berotzen zuten momentu goxoak ziren, itxaropen eta alegrantziaz beterikakoak. Poztasun hori ez zen ez arrazoin zehatz batzuri lotua, xinpleki bestari lotua zen. Abenduaren 31an, gauerdian, lasterka ene etxetik auzoan ginuen ene goxamaren etxera joaiten nintzen kantatuz 12 ezkil ukaldietan “Agur urte zahar, ongi etorri urte berrria, xede guziak gauza bitez sortzen den urtean, sosa moltsan eta osagarri ainitzekin...”. Hor zen momenturik hunkigarriena.

Gaur egun, emazte bihurturik, oraino maite dut besta egitea urte bukaeran. Momento hortan, xuriz bestitzen girelarik, eta bagoazelarik Iemanja, afrikar jainkosari, itsasoen eta gure buruen erreginari, oparien eskaintzera. Momento hortan, 7 uhainen gainean saltoak egiten didtugularik, atzean uzten dugu urte zaharra eta murgiltzen gire urte berrian ditugun proiektu guzien indarrarekin! Esperantza eta alegrantzia momentu batzu dira, baso, kandela pizte batzuren eta besarkada ainitz trukatzearen ondotik!

Besta horiek beti garrantzia ukan dute enetzat zeren familiako eta lagun artekoak ziren. Afari ona, opariak osagai ezin hoabeak dira momento bikain horiek oraino ezin ahantziagoak izan ditezen.

Dudarik gabe, Brasilen dira enetzat besta horiek giro alai eta musika eta ekitaldi ezberdinez animaturikoan pasatzen. Québec-en iragan ditugun 5 urteetan eta hemen Euskal Herrian garenetik geroz, ez dut aurkitu Brasilen herriak besta egiteko duen garraren heinekorik!

Gaur egun, ama naizenez, ainitz maite dut ene seme alabekin antolatzea Jaiotza eta eguberriko arbolaren apaintzea...

Ene haurrentzat hautatu dudan Olentzoren bertsioan aipatzen da ikatzkinaren jaistea menditik, neguko solstizioa markatzen duena, eta non ikatzak sua sinbolizatzen duen hots etxeetako suekin aurkitzen dugun goxotasun hori.

Egia erran, gehienik maite dudana besta horietan da ikusten ahal ditugun balore kultural eta moralak. Laguntzen naute begiak idekitzen ene jatorrizko kultura eta hemengoa, nere egiten ari naizena, hobeki ezagutzeko. Hemengo kultura euskal herritarrak ingurumena eta naturarekin bat zebilen garaieko kutsuz eta balorez betea da, eta hangoak, Brasildarrei afrikarrek utzitako baloreetaz.

Noski, ni ere ohartu naiz hasia nintzela ene seme alabek gure herrixkako karriketan kantatzen dituzten eguberriko kantuen nere egiten. Bai! Aitortu behear da hala ere, baserritarrez jantzirik musikariak lagun neguko hotzaz gain ainitzetan ate eta lehio etsien ondotik pasatzea ez dela beti goxo... Nun ote da partekatze ezpiritua, ate zabaltzeko ohitura ? Gure ikastolako haurrak karriketan direlarik kantatzen ari euskaraz ikatzkinaren historia kondatuz besteak beste eta ate gutti zabaltzen direlarik... bihotzean ximiko bat egiten dit...

Enetzat besta horiek hemen ospatzeak ene herritik hurbiltzen nau. Euskal Herrian bizi naizelako 2005k geroztik bi herrien artean berdintasunak aurkitzen ditut. Baxe Nafarroan bizi naiz eta hemengo mendiek Minas Gerais-eko giroari pentsarazten didate… ene Brasileko eskuladerik maiteenari! Euskal sukaldaritzak ere gogotsu pentsarazten dit Brasildar sukaldaritzari arraina eta xerrikiekin diren zernahi plateri, etab. Kasu guzietan sukaldaritza xinple eta gustuduna...

Hiriko pertsona naizenez, hemen iparraldean biziz naiz konturatu zonbat errespetu zor dugun laborantza herrikoiari eta laborariei.

Baserrian bizi naizenetik geroz berriz hasi naiz ingurumenaren edertasuna eta aberastasuna ikusten eta ikasten. Hemengo biziak didalako ingurumenari lotuak diren baloreen preziatzen eta naturaren indarra ber aurkitzen.

Gaur egun, ekintza guziak ingurumena eta gure planeta salbatzeko kezkarekin egin behar dira. Gure osagarria gure planetaren osagarriarekin lotzen den unean, aintzineko baloreek indarra hartu behar lukete. Horrela, pentsazen ahalko dut ez dugula behar beldur edo ahalge ukan gure lehioen idekitzera munduak erakusten diguna ikusteko haurren kantuen bidez oreka galtzen ari den natura bati buruz!

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media