Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Hiri-hazkunde motak

Egilea: Manuel de Solà-Morales i Rubió
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 204
ISBN: 978-84-9860-138-1

Ezaugarriak: Bartzelonako Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSABeko) Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Sailari atxikitako ikerketa-zentroa da Bartzelonako Hirigintza Laborategia (Laboratori d’Urbanisme). 1968an sortu zen, eta Manuel de Solà-Morales irakasleak zuzentzen du. Hirigintza Saileko hainbat irakaslek parte hartu du laborategian, eta, lan batzuetan, kanpoko irakasleek ere bai.

Hauek dira laborategian lantzen diren gai nagusiak: hiri-hazkunde motak eta hiri-morfologia motak; Bartzelonaren XX. mendeko garapena; hirigintzaren irakaskuntza mundu osoan; hiri-proiektuen teoria eta praktika; UR: Urbanismo Revista argitaratzea 1985az geroztik, eta hirietako hirigintzari buruzko masterrak (1991-1995).

Hirigintza I irakasgaiko Hiri-hazkunde motak ikastaroaren programa, 1971-1972 ikasturtean landu zen lehenengoz, eta hiria aztertzeko ikuspegi berria eta berariazko estiloa planteatu zituen. Programaren arabera, teoriaren funtsezko osagaiak dira hiriko forma fisikoen arteko erlazioen azterketa, forma horien gizarte- eta ekonomia-edukien eragina, hiri-elementuen azterketa (elementu horiek forma unitate gisa hartuta: eraikin tipoak, partzelak, kaleak eta azpiegiturak), jarduketa-mekanismoak, eraikuntza, jabetza, erabilera eta eraldaketa denboran zehar. Proiektatutako hiri-formen teoria da, eta horren arabera, hazkunde motak dira hiriaren osaera ulertzeko ardatz nagusiak. Gaztelaniazko edizioan garaiko ikerketa-lanak laburbiltzen zituzten idazlan batzuk erantsi ziren, jatorrizko liburuko edukia osatzeko. Bertsio zabaldu honek (1993an katalanez argitaratu zen, 1997an gaztelaniaz eta orain euskaraz) ideia, gai eta erreferentzia sorta bat eskaintzen du, eta agerian uzten du ikastaro hau izan dela urte horietan guztietan Hirigintza Laborategian egin diren ikerketalan askoren oinarria.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media