Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Kepa Korta Carrión (ed.)
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 280
ISBN: 978-84-8373-991-4
Ezaugarriak: Gauza gutxi dugu geureago hizkuntza
baino. Egunero darabilgu, eta ez digu arreta edo esfortzu handia eskatzen,
zereginik arruntenetan, behintzat. Eta, hala ere, beti eragin digu mirespen
berezi bat. Liluratuta utzi gaituzte beti haren aparteko ezaugarriek. Animalien
artean, gizakiak gizaki, pertsonak pertsona egiten gaituena jo izan da eta
jotzen dugu gaur ere. Baina jainkoek emandako dohain paregabetzat hartu dugu
maiz. Naturaz haragoko boterea dakarren baliabide mirakuluzkotzat. Gauza arruntenen
nahiz harrigarrienen arrazoizko azalpenaren bila, urrundik dator filosofian
hizkuntzari buruzko kezka ere. Hizkuntzaren filosofia deritzan arloa, ordea,
XIX. mendearen hondarrean jaio eta XX.ean hazi eta heldu zen, eta filosofiako
gogoeta eta eztabaida eremurik oparoenetakoa bihurtu. Liburu honetan, sarrera
labur batekin batera, euskaraz aurki daitezke hizkuntzaren filosofiako alerik
garrantzitsuenetako batzuk: Gottlob Frege, Bertrand Rusell, Alfred Tarski,
Peter Strawson, Paul Grice, John Austin, Keith Donnellan, Saul Kripke, Michael
Dummett eta John Perryren testuak, jatorrizko hizkuntzatik euskaratuak. Hitzaren
liluraren aurrean filosofiak abiatutako gogoeta bidean bere kabuz murgiltzeko
aukera dauka orain irakurle euskaldunak.