Fournier Karta MuseoaEscuchar artículo - Artikulua entzun

MUSEO FOURNIER DE NAIPES
Traducción al español

Gordetzen dituen funtsak

Museo monografikoa da, hau da, mundu osoko eta garai guztietako kartak bakarrik zaintzen, balioesten, aztertzen eta erakusgai jartzen dituen museoa. Museoaren xedea bai herritar guztien interesari bai bereziki ikerlari, aditu zein bildumagileen interesari erantzutea da.

Historia:

Arabako “Fournier” Karta Museoa, neurri handi batean, gizon batek egindako ahaleginaren emaitza da. Felix Alfaro Fournier izan zen gizon hori.

Heraclio Fournier izan zen lehen protagonista. 1868an etorri zen Burgostik Gasteiza, eta bere lehen estanpazio tailerra jarri zuen Plaza Berriko 5. zenbakian. Ordutik hona Heraclio Fournier enpresak garapen handia izan du, inprimaketako industrien artean Espainiako garrantzitsuena eta munduko ospetsuenetarikoa izatera iritsi arte.

Felix Alfaro Fournierek hartu zuen, 1916an, ordura arte Heraclio Fournieren eskuetan egon zen enpresaren zuzendaritza. Felix Alfaro Fournierek Alemaniako Bielefeld-eko Karta Museoa izan zuen inspirazio iturri bere bilduma abian jartzeko, gaur egungo Arabako “Fournier” Karta Museoaren hazia.

XIX. mendeko Espainiako bi karta-sortarekin hasi zuen bilduma: bietako bat mito izatera iritsi dena, Josef de Monjardin-ek Madrilen 1815ean egina, eta bestea J.J. Maciak, Bartzelonan, 1830ean inprimatua. Une horretatik aurrera bidaia guztiak aprobetxatzen zituen, Espainian zehar nahiz Espainiatik kanpora, antigoalekoen saltokiz saltoki eta azokaz azoka, bere bildumarako mundu guztiko karta-sortak erosteko. Hala, Museoaren funtsak gero eta ugariagoak ziren eta dezenteko garrantzia lortu zuten hasieratik. Dohaintzen bidez ere aberastu zen bilduma; izan ere, partikularrenak eta bildumazaleenak jasotzen zituen eta, batez ere, herrialde askotan zituen kartagile lagun eta adiskideenak.

Felix Alfaro jaunak “Thomas De La Rue” enpresaren bildumako funtsak erostea lortu zuen. Bilduma hori oso garrantzitsua izan zen, batez ere XIX. mendearen lehen erdian, xilografiaz inprimatzeko sistema hobetu bat asmatu baitzuen.

Erosketa horrek erabateko garrantzia izan zuen Gasteizko Karta Museoarentzat. “Thomas De La Rue”ri erositako bildumarekin, Museoak ospe unibertsala hartu zuen eta munduko Karta Museorik onenen artean jarri zen.

1984ko urtearen amaieran, Arabako Foru Aldundiak (Arabako Probintziaren Gobernuak) garai hartan bildumaren funtsa osatzen zuten karta-sorta guztiak (hiru mila eta laurehunen bat) erosi zizkion “Heraclio Fournier S.A.” enpresari.

Gerora, batez ere 1988tik aurrera, berriro ekin zaio mundu guztiko kartak erosteari; horretarako, eskaintzan dagoen merkatura jotzen da: kartagile nagusiak, nazioarteko enkanteak, merkatariak eta gaian espezialista diren partikularrak.

Horiek guztiak horrela, gaur egun “Fournier” Karta Museoaren funtsak hogeita bat mila (21.000) aletik gora ditu. Halako karta kopurua izateak museo funtsak toki handiago batera eraman beharra ekarri du, hobeto gorde eta erakusteko, bereziki alderdi didaktikoak azpimarratuz, eta bestelako albo-lanak egin ahal izateko. Azken emaitza da aldian-aldian argitaratzen diren hainbat liburuki eskaintzea, bai herritarrei eta bai ikerltzaileei, Museoaren Katalogo gisa.

Oraingo egoitzatarako Bendaña Jauregia aukeratu zen. Bertan dago Arabako “Fournier” Karta Museoa 1994ko irailaren 22tik.

Erakusketa iraunkorrak

Bisita gidatuak. Informazio praktikoa

HEZKUNTZA ETA ZABALKUNDEA
Bisita gidatuak eta dinamizatuak
Lantegi didaktikoak
Familientzako programak
Telefonoa: 945181918
e-maila: serviciomuseos@alava.net

Proiekzio aretoa.
Argitalpenen salmenta.

Fournier Karta Museoa
Bendañako Jauregia
Kutxilleria k., 54
01001 - Vitoria-Gasteiz

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30
Larunbatetan: 10:00 - 14:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00
Astelehenetan, jaiegunetan izan ezik: itxita.
Sarrera dohainik

Harremanetarako telefonoa: 945181920
Helbide elektronikoa: museonaipes@alava.net

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2007 / 07-27 / 09-07