Elias Salaverria: Ezagutzan MaitasunaEscuchar artículo - Artikulua entzun

Urkiri SALABERRIA
Traducción al español

O
  Elías Salaverría Inchaurrandieta
Elías Salaverría Inchaurrandieta.
spetsua eta XX. mendean errekonozitua izandako margolaria dugu Elias Salaverria. Agian gaur egun bere izenak ez du beharko lituzkeen tokiak betetzen, baina bere lan handiak gure artean bizirik dirau, eta bere arimak Gure Artean hartu du babes, heriotzatik ihes.

Artikulu honen asmoa ez da Elias Salaverriari buruz disertazio handia egitea, horretarako aukera izango dugu-eta beste artikuluetan, baizik eta azpimarratzea zein funtsezkoa den ikerketa ezagutzarako, eta ezagutza errespeturako. Errespetuan datza maitasuna, eta, zer da bestela gure bizitza maitasunik gabe?

Nahiz eta askotan ikerketan aritzen garenok desesperazioan erori (ez diogulako ez zentzurik, ez irtenbiderik, ikusten “por amor al arte” egiten dugun lanari), oso argi izan behar dugu, beti, gure ekarpenak, ñimiñoa izan arren, munduari maitasun pittin bat gehiago erakarriko diola. Eta hori, gaur egun, ez da gutxi.

Kasu konkretu honetan, Elias Salaverriaren lana eta bizitza ikertzen ari gara, eta zenbat eta gehiago bilatu eta jakin, orduan eta interesgarriagoa egiten zaigu bere pertsona eta lana.

Ez al zaigu inoiz pasa afari batean gaudela, norbait hastea edaten ari garen ardoari buruz dastaketaren ohartxoak ematen eta gero eta gozoago aurkitzea ahoan zabaltzen zaigun salda? Edo, edozein tokitan bisita gidatua egiten dugunean ez al da gure begirada eta sentimendua tokiarekiko aldatzen eta maitasun berezi batekin gogoan gordetzen dugu?

Baina datu guztiak ez dira zerutik erortzen, eta askotan datuak berez oso interesgarriak ditugu, baina datuen bilaketa ere biziki inportantea da. Batzuetan datu hutsak baino ez ditugu behar, baina nork esaten digu gainontzekoak ez zaizkiola interesgarriak egingo gure irakurleari...

Demagun:

Monaguillos. Elías Salaverria Inchaurrandieta.  
“Monaguillos”. Elías Salaverria Inchaurrandieta.
Orrialde berean “Josefa Ignacia Echegaray y Ezcurra” eta “Jose Miguel de Lizarazu y Zabaleta”-ren jaiotzen berriak ditugu.

Datuak berdinak dira: Gehiago ezagutzeko gogoa, ordea, ez da berdina. Irakurle eta ikerlari bezela bururatzen zaizkidan galderak halakoak dira: Nork esango zion Eusebio de Pildain-i, berari esker, bataiatzen ari zen ume hori bere “monaguillo” kuttunetakoa izango zela eta Lezoko Unibertsitateari Arteari esker ospea emango ziola? Eta, nork esango zion Salaverria Margolariari “Monaguillo” koadroa margotzen ari zela, hirurogeitamar urte pasata, Tesis Doktoral baten gakoren bat izango zela?

Baina hori beste artikulu bateko kontuak dira...

Ikerlari eta ama bezela ezin diot ukatu nere buruari halakoak opatzea: Duela egun batzuk nere bigarren umea, Eñaut, jaio da, lehenengoa, Iribe, duela bi urte eta erdi.

Duela 123 urte Aniceto Elias bezala, gure Iribek eta Eñautek bizitzaren ibilbide osoa egiteko daukate. Zoriontasuna, osasuna, oneko jendea izatea, eta lana ongi eginaren satisfazioa ezagutzea opa die bere amak, eta, amabitxia bezala, gauza bera baita Mattin Elias-i ere.

Modu berean, ume guztiei, etorkizuneko gizon emakumeei, aipatzea: Jakinduria eta ezagutza oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan, edozeinetan. Asmoa eta gogoa ere bai, zeren bestela ez zen ikerketarik egingo.

Orain datorkit burura gure leloa, “Asmoz eta jakitez”.

Ni Arteaz ari naiz artikulu honetan, baina periodikoa irakurrita, irratia entzunda, telebista piztuta: Gerrak, katastrofe naturalak eta gizakiok sortutakoak, etorkinak “kayuko”etan, terrorismo domestikoa, ustelkeria baina ez dira... non bizi gara? Non da gure asmo jende ongilea?

Lana handia da, eta gu ttipiak, baina guztion artean, elkarlanean, uste dut posible dela gure egungo gizartean ezagutza gehiago (eta, zergatik ez, maitasuna) zabaltzea.

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2006/10-27/11-03