IDIAZABAL GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTROA
Traducción al español
Idiazabal herrian kokatuta dagoen interpretazio zentro honek, tradizioa eta modernitatea uztartu nahi ditu. Gurera hurbiltzen diren bisitari orok, Idiazabal gaztaren elaborapenari buruzko informazioa jasotzeaz gain, kaki goxo hau dastatzeko aukera ere izango dute.
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa, familia guztiko kideentzat prestatuta dago, haurrei erakargarri suertatzen zaizkien txoko bereziak eskaintzen baititu. Interpretazio Zentroa bisitatzera etortzen diren guztiek txoko edo sekzio interesgarriak aurkituko dituzte, hala nola, objektu erraldoiez betetako harrera-tokia, bideo gela gisa funtzionatzen duen saguaren etxea, artzain-borda bateko sukaldearen erreplika eta dastaketa zona. Idiazabal gaztaren elaborazioari buruzko bidaia interesgarri honetan, bisitariek, oso lagungarri gertatuko zaizkien panel informatiboak eta pantaila taktilak topatuko dituzte. Lagungarri hauek direla medio, bisitariek Interpretazio Zentroa beraien kabuz bisitatzeko aukera izango dute nahi izanez gero.
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa aste-bukaera eta jaiegunetan egoten da zabalik, baina, astean zehar interpretazio zentroa bisitatu nahiko lukeen talde orok aukera hori izango du gurekin aurrez harremanetan jarriz gero. Eskoletako haur taldeak, Euskaltegiko ikasle taldeak, erakundeetako kideak, jubilatu taldeak, etab. jasotzeko prestatuta dago.
Bi bisitaldi mota eskaintzen ditu interpretazio zentroak; alde batetik, Idiazabal gaztaren elaborapen tradizionala esplikatzen duen bisita, eta beste alde batetik, elaborapenaren esplikazioaz gain, Idiazabal gaztaren dastaketa eskaintzen duen bisita. Dastaketaren bisitaldia aukeratzen duten bisitariek, hiru Idiazabal gazta ezberdin probatuko dituzte: gazta berria, gazta zaharra eta gazta ketua. Interpretazio Zentroari amaiera emateko modu bikaina da. Gaztaren elaborapenari dagokionez, tradizionalki erabiltzen ziren tresnak eta lan egiteko moduak ezagutuko dituzte, Latxa ardiaren inguruko xehetasunak ikasiko dituzte eta Idiazabal gazta beste ardi gaztez bereizten dituen ezaugarrien berri jasoko dute. Sarrera normalaren balioa 2€-koa da, eta dastaketa eskaintzen duen sarrerarena 3€-koa.
Behin Interpretazio Zentroa bisitatu ondoren, nahi izanez gero, J. Aranbururen gaztandegia bisitatzeko aukera izango dute bisitariek. Bertan, gaur egun Idiazabal gazta nola egiten den ikusi eta ikasi ahal izango dute.
Idiazabal gazta ezagutu eta dastatu nahi duten guztiek, “txoko” ezin-hobea aurkituko dute Interpretazio Zentroan, baita Idiazabal herria eta Goierriko bailarak eskaintzen dituen gauza guztiak ezagutzeko aukera ere.
Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroa
Kale Nagusia, 37 20213 Idiazabal (Gipuzkoa)
www.idiazabalgaztarenmuseoa.com
Tf. 943 18 82 03
Gure ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 (Larunbat, Igande eta Jaiegunetan)
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |