Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren Liburu ZuriaEscuchar artículo - Artikulua entzun

LANBIDE HEZIKETAKO ETA ETENGABEKO IKASKUNTZAKO SAILBURUORDETZA
Traducción al español

1. SARRERA

Europako Kontseiluak, 2000ko udaberrian Lisboan egindako bileran, ondoko helburu estrategikoa erabaki zuen: Europar Batasuna ezagutzan oinarritutako munduko gizarterik lehiatsuena eta dinamikoena bihurtzea.

Helburu estrategiko horrek eztabaida eragin zuen EAEn ere, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren alorrean parte hartzen duten eragile guztien artean: administrazio publikoak, ikastetxeak, elkarteak…

Eztabaida horren ondorioetako bat izan zen Liburu Zuria egin beharra, Euskal Autonomia Erkidegoan estrategia koherentea finkatu zezan bizitza osoan zeharreko ikaskuntza garatzeko, Europar Batasunaren orientabideak aintzat hartuta, eta Lisboako bileran ezarritako helburua erdiesten laguntzeko.

2.- BIZITZA OSOAN ZEHAR EGITEN DEN IKASKUNTZAREN LIBURU ZURIAREN PRESTAKUNTZA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Liburu zuri honen prestaketak bi fase izan ditu. Lehena, zirriborroa lantzeko, eztabaidak oinarria izan zezan; bigarrena, zirriborroa kontrastatu eta zenbait eragileren ekarpenak jasotzeko, hala nola eremu honetan eskumena duten Eusko Jaurlaritzaren sailenak, foru aldundienak, udalenak eta prestakuntza-zentroenak.

Prestakuntza- edo lantze-fasea 2003ko martxora arte luzatu zen, eta bertan aditu-talde bat aritu zen, ordura arte EAEn egindakoak eta Lisboako helburuen ondorioz Europako Batzordeak emandako jarraibideak ondo ezagutzen zituena.

Bigarren fasean, eta zerikusia duten eragileek euren ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izan zitzaten, ondokoei bidali zitzaien zirriborroa:

3.- LIBURU ZURIAK PLANTEATU DUEN ESTRATEGIA

Gaur egun ezinbestekoa da pertsona guztiei ezagutzak, gaitasunak eta ahalmenak eskaintzea, berrikuntza teknologikoak, ekoizpen-moduen aldaketak eta gizartean aktiboki parte hartu beharrak dakartzaten erronkei aurre egin ahal izateko.

Argazkia: Darren Hester
Argazkia: Darren Hester (hester@ppdigital.com).

Liburu Zuriak etengabeko ikaskuntzarako osoko estrategia ezarri du, dimentsio hirukoitzarekin:

·Berrikuntza, pertsonen oinarrizko gaitasunak eguneratzeko, teknologia berriek eta informazioaren eta ezagutzaren gizarteak dakartzaten abantailez baliatzeko moduan
·Autonomia pertsonala, sortzen ari den gizarte berrian erabat eta egoki moldatzeko moduan, aise, erraz eta eroso.
·Herritartasun aktiboa, pertsona guztiak gizarte-eredu berrian parte hartzea bultzatzeko, eta espiritu kritikoa indartzeko

Gaur aurkezten ari garen Bizitza osoan zehar egiten den Ikaskuntzaren Liburu Zuri honek Euskal Autonomia Erkidegoarentzako estrategia plazaratzen du, eremu honetako politika globalak eraikitzeko asmoz.

Lau kapitulu nagusi ditu:

Azken kapitulu horrek markatu du etorkizuneko estrategia, Euskal Autonomia Erkidegoan planteatzen ari den bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruz.

Lehentasunezko zazpi helburu finkatu dira kapitulu horretan:

1. Euskal gizarteak ikaskuntzarako etengabeko kultura eskuratzeko modua zehaztea;

2. Lehen azaldutako dimentsio hirukoitza —berrikuntza, autonomia pertsonala eta herritartasun aktiboa— betetzea ziurtatuko duten helburu estrategikoak zehaztu.

3. Helburu zehatzak argitu, ezarriko diren ekintzetarako erreferentziatzat har daitezen;

4. Helburu zehatzak neurtu edo haztatzeko moduko adierazleak finkatu;

5. Ekintza-plana diseinatu, prestakuntzarako sarbidea malgutzea lortzeko; horretarako, pertsonengana hurbildu, etengabeko ikaskuntzarako eskaria gehitu eta erakundeek gauzatutako ekintza guztiak koordinatu behar dira, behar diren egutegia eta aurrekontua erabilita

6. Planak aurreikusitako jarduera guztien emaitzak ebaluatu;

7. Hala bada, hobetu daitezkeen helburu eta jarduerak birdefinitu eta hobetu.

4.- HEZKUNTZA SAILAREN EKINTZA ZEHATZAK, LIBURU ZURIAK EZARRITAKO ESTRATEGIAREKIN BAT DATOZENAK

4.1. – Etengabeko Ikaskuntzako Ataria: www.hiru.com

> Autoikaskuntzarako materialak aurki daitezke atari honetan, ezagutzaren hainbat eremuri buruzkoak, eta herritarrei aukera emango die euren ezagutzak hobetu ditzaten jakintzaren zenbait alorretan. Plataforma honek baditu bere abantailak, bai erabiltzaileentzat, bai gizarte osoarentzat ere:

Ataria ondoko eremuetan banatzen da egun:

· Hobeto bizi: interes orokorreko gaiak ditu, aisia eta astialdia erabiltzearekin lotuta.
· Gehiago jakin: ezagutzaren zenbait alorrekin eta kultura orokorrarekin zerikusia duten edukiak aurkezten ditu, zenbakien, komunikazioaren, gizarte-zientzien eta naturaren arlokoak.
· Seme-alabekin: jolas-jarduerak eta eskola-laguntzari lotutakoak, gurasoek eta seme-alabek batera lantzeko pentsatuak.
· Jolastu eta ikasi: jolas-jarduerak, adin-taldeka sailkatuak; 3-5 urte, 6-9 urte, 10-14 urte, adin guztietakoak
· Gaiak: zenbait alorri —artea, filosofia, fisika, literatura, e. a.— lotutako gaiei buruzko biblioteka.
· Kontsulta: hiztegiak, entziklopediak

4.2.- Hizkuntzak ikastea

> Ildo beretik, hizkuntzak ordenagailuaren laguntzaz ikastea sustatzen du www.hiru.com atariak. Hain zuzen ere, ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera ikas daitezke.

www.hiru.com

Helburu horretarako prestatu diren autoikaskuntzako materialen bitartez, erabiltzaile independentearen maila iritsi ahal izango da dagokion hizkuntzan. Hain zuzen ere, erabiltzaile independentea:

- Gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren esparruan, ikasketen esparruan, aisialdian, eta abar.

- Badaki hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan bidaiatzean sor daitezkeen egoera gehienetan moldatzen.

- Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake.

- Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.

Hori guztiak lagungarri izango zaio pertsonen mugikortasunari, esperientzien trukeari eta informazioa Interneten bidez eskuratzeari.

4.3.- Autonomia pertsonala

> Era berean, etengabeko ikaskuntza-ataria zenbait materialez hornituko da, oinarrizko trebeziak eta gaitasunak gero eta hobeto eskuratzeko aukera eskainiko dutenak, autonomia pertsonal handiagoa lortu, eta sortzen ari den gizartean aktiboki parte hartu ahal izateko.

Alor honek berebiziko garrantzia du Hezkuntza Sailak Liburu Zuri honetan sustatu duen estrategian, eta bertan edozein pertsonak eskura edo hobetu ditzake ezagutzak eta gaitasunak. Horretarako, beraz, ikasteko zenbait era ezarriko dira, ondokoak egiteko gaitasuna zabaldu eta hobetzeko:

· Informazioa bilatu
· Analizatu eta laburbildu
· Antolatu eta planifikatu
· Iritzia eman
· Erabaki
· Adierazi edo komunikatu

4.4.- Bizitza osoan zehar ikastearekin lotutako beste jarduera batzuk

Eusko Jaurlaritzak 2002ko abenduan argitaratu zuen 298/2002 Dekretua, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko ekintzak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

> Dekretuan jasotako laguntzek ikaskuntza erabilgarriko jarduerak garatzea dute xede; hona jarduera horien ezaugarriak:

> Jarduerak bi motatakoak izan daitezke:

· Alor horretan diharduten erakunde edo entitateek sustaturiko ekintza edo jarduera espezifikoren bati buruzkoak
· Proiekturen bat toki edo eskualdeko ekimen edo jardueren bitartez garatu edo sustatzen dutenak.

Toki edo eskualde mailako proiektuetarako, ikaskuntzako artekaria sortu da, eta ondoko eginkizunak ditu:

- Bere inguruneko pertsonei –talde behartsuenei bereziki- aholkularitza eta orientazioa ematea, bizitzan zeharreko ikaskuntza dela-eta.
- Lan proaktiboa egitea, bizitza osoan zehar ikasteko ekimenak bultzatu eta sustatzeko, bai eskaintzari eta bai eskariari dagokionez.

4.5.- Baliabidetegia

> Baliabidetegi bat abiarazteko lanean ari gara, Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntzaren inguruan dauden prestakuntza-eskaintzei buruzko informazioa bateratzeko. Informazio hori erraz eskuratzeko modukoa izango da, oso erabilgarria, eta batez ere, praktikoa.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2005/10/07-14