Bentalekua museoa. MutrikuEscuchar artículo - Artikulua entzun

Marta AMONARRIZ ARTANO

Museora gerturatzeko arrazoiak.

Mutrikuk itsasoarekin izan duen erlazio sakona aztertzen da. Portua nola aldatu den, herriaren historia laburra, arrantzarako lanabesak. Herriko seme ospetsuen izandako Cosme Damian Churruca eta Antonio de Gaztañeta-ren biografia laburra.

Honez gain, balio etnografiko handia duen makina bat dago ikusgai. XX. Mende haserako makina hau, arraiaren salmenta egiteko erabiltzen zen eta kantauri kostaldean bakarrik aurki zitekeen. Gainera, gaur egun, Euskal Herrian geratzen den bakarra da, eta egurrezkoa izanik gero eta gutxiago geratzen dira kantaurialde guztian.

Nola erabiltzen zen ikusteko, erakusketatxo bat egin ohi da eta informazio gehiago nahi duen bisitariarentzat, bideo bat ikusteko aukera ere badago, non makinaren erabileraz gain, kofradiak nola funtzionatzen zuen ere ikus daitekeen.

Bitxikeri bat.

Esan dezakegu Bentalekuako makina berbera dela bitxikeria, baina batez ere bere lan egiteko sistema da ederra. Makina honek 30 eserleku ditu eta erosleak bertan esertzen ziren. Bestalde, erdikaldean duen zutabe batetan, zenbakidun 30 egurrezko bolatxo sartzen dira, honela, erosle bakoitzak bere zenbakitxoa zuelarik. Prezioak kantatzen ari zirela, erosleak erostea erabakitzen bazuen, eserlekuak duen botoi bati sakatu eta bere bolatxoa erortzen zen.

Esan beharra dago, sistema honek erosleen arteko gatazka ugari konpondu zituela.

Erakusketak:

· Laster ikusi ahal izango ditugunak.

2005 ean (Ekainetik Urria bukaerararte), Cosme Danian Churrucaren heriotza gogoratzeko, berari buruzko esposaketa bat egingo da.

Bisitariak.

Denetarik etortzen da. Dohainekoa izateak hau asko errezten du. Gainera, ikusten duten guztiek oso interesgarritzat jotzen dute.

Proiektuak.

Proiektuetako bat, museoaren ondoan informazio puntu bat jartzea da. Bertan, museoko sarrerak kontrolatzeaz gain, portualdean dabiltzan turistei informazioa emango zaie.

Bestalde, Museoko postal berriak, foiletuak e.a ateratzekotan gabiltz.

Bisita gidatuak ere egitan dira museoan zehar. Hauek ere dohainik dira.

Etorkizunerako erronkak.

Etorkizunean, portuko marinel etxe bati bisita bat eginez osatu nahi genituzke bisitak.

Hutsuneak.

Hutsunerik handiena, daukagun pertsonal falta da. Hau dela eta, museoko orduegiak murriztera beharturik gaude.

Non, nola, noiz.

Ordutegia:

Turismo bulegoan eskatu behar da ordua.

Sarrera: Dohain.

Bisita gidatuak: Aurrez esandako ordutegietan eta dohainik.

Helbidea: Moilako pasealekua, 1. 20830. Mutriku

Telefonoa: 943 60 33 78. (Turismo Bulegora deitu behar da bertara joateko.)

Web gunea: www.mutriku.net bertan museoari buruzko informazioa ere ematen da.

Beste informazioak.

Euskal Herriko itsas historia eta ondarea ezagutzeko aparteko aukera ematen du gure museoak. Gainera, arrainak gure platerera iritsi aurretik pasa behar dituen bideetariko bat ondo ondotik ezagutu ahal izango du etortzen denak.

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/11-26/12-03