Arriaran II-Miguel Soroa berriz ere aurrez aurre

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Lehengo astean, euskal pilotaren historian hizki handiz idatzita dauden bi pilotari elkartu ziren, aspaldiko partez, Arrasaten. Joxe Arriaran II, eta Miguel Soroa garaiko bi txapeldunak kontu kontari aritu ziren, lagun arteko bazkari batean. Biak 1955eko finaleko protagonistak izan ziren eta bazkarian ez ziren partidu haren gaineko erreferentziak falta izan.

Argazkia
Arriaran II eta Soroa Uarkape Pilotalekuan. (Arg. Z.V.M.)

Arriaran II eta Miguel urte luzez aritu ziren pilotan eta euskal kirol honen gaineko entziklopedia biziak ditugu, euren sasoiko errealitateaz gain egunekoaz ere ongi jantzita daude eta.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2004/01-30/02-06