Te doy mis ojos arrakastatsua Amaian

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Amaia Antzokian zinema eskaintzak aurrera jarraitzen du, eta oraingo astean ere aukera anitza dago. Gaur, urtarrilak 23, Together filma pantailaratuko dute arratsaldeko 20,30etan.

Iciar Bollaínen Te doy mis ojos film arrakastatsua ere egongo da ikusgai aste honetan. Urtarrilaren 24 eta 25ean bi emanaldi eskainiko dira, 19,00 eta 22,00etan. Eta azken emanaldia hilaren 26an, astelehena, izango da, 20,30etan.

Gazteenek ere badute zer ikusi Amaian: Los Rugrats; vacaciones salvajes filma pantailaratuko dute arratsaldeko 17,00etan bihar larunbata, urtarrilak 25.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2004/01/23-30