Herriaren egitura ezagutzeko bisitaldiak

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Duela hamar bat urte, Laixan elkartearen eskutik herria ezagutzeko irteerak antolatzen hasi ziren. Bisitak ez dira Oñatiko toki esanguratsuenetara bakarrik egiten (Unibertsitatea, parrokia...). Nahiz eta horietara ere joan, herri barruko irteerak dira gehien bat: kaleak, barne egiturak...

Argazkia
Herriko plaza nagusian hasten dira ibilaldiak. (Arg. oinati.org)

Azken bisita abenduaren 27an, larunbata, izan zen. XVII-XVIII. mendekoa den herriko plazan elkartu ziren 40 bat lagun eta Jerardo Elortza aritu zen gidari lanetan. Historian zehar herriaren egitura nola joan den egikaritzen erakutsi zien bisitariei. Hiru orduz aritu ziren herria sakonago ezagutzen. Gidariaren esanetan, beldur zen horrelako talde handi batekin lan egin behar zuelako. Ohikoenak talde txikiak izaten dira, 20-30 pertsonakoak. 40 pertsonez osaturiko taldearekin kalean egotean zarata oztopo bihurtzen da, "baina toki itxietara sartzerakoan ez zegoen arazorik", dio Jerardok.

Bisita hauek egiteko deiari bikain erantzun dio jendeak eta 2003ko azken asteburuan ibilaldia egiteko eguraldia lagun izan zuten Oñati aldean.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Oñati
Bilatu Euskonewsen
2004/01/09-16