Astelehenero Goienkariaren harpidetza kanpaina abian

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Abenduaren 22an argitaratu zen Asteleheneko Goienkariaren zero alea. Arrasateko Santamas jaiez baliatu ziren jendeari proiektu berria ezagutarazteko. Hala ere, 2004ko otsailera arte ez da beste alerik kaleratuko.

Bailarako euskara elkarteek eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak, ostiralero doan banatu ditu Goienkariak etxeetara. Oraingo asmoa aurrera eramateko, harpidetza ezinbestekoa dela aipatu dute. Hori dela eta, urtean 25 euro ordaindu beharko da, eta guztira 40 ale eskuratuko ditu harpidedunak. Harpidetzak abantailak ekarriko ditu: etxean jasoko litzateke astekaria, eskualdeko lau ipuinekin osatutako liburu bat jasoko lukete harpidedunek, beraien herriko euskaran idatzia...

Gainera, AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) elkarteko kide direnek, 10 euroko beherapena izango dutela adostu dute Goienak eta euskara elkarteak. Beraz, aukera paregabea herriko euskara elkartekide egiteko.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/12/29
   2004/01/09