Manuel
Solórzano Sánchez, erizaina
Itzulpena: Donostia Ospitaleko Euskara Zerbitzua
Argazkiak: http://www.enfersalud.com/dispensario/
Versión original
Santa Isabel kontsultategia hiru mediku frantsesek ireki zuten pobreentzat, 1909ko irailaren 3an: Charles Vic, Michel Leremboure eta Augusto Harriet.
Kontsulta pribatuetara joateko dirurik ez zutenen atentzio sanitarioa zuen helburu. Bere gizarte-lanari esker Kontsultategian doan atenditzen zituzten, eta behar zituzten sendaketak eta injekzioak hartzen zituzten.
Harriet doktorearen kontsulta. |
Easo Plazako 27 zenbakiko lokal txiki batean jarri zuten kontsultategia, eta bertan, zainketak eskaini behar zituzten dama erizainak prestatu zituzten. Beti izan zuen Ama Domingotarren laguntza handia, nagusia ama Mauricia zelarik, eta 1910eko ekainaren 11tik, larunbata, material mediko eta kirurgiko osoa prest izan zuten.
Hasiera batean, sendagile hauek osatzen zuten taldea:
• Carlos Vic eta Luis González Ayani, internistak. Lehenengoak gainera, erizainei eskolak ematen zizkien.
• Michel Leremboure, kirurgialaria.
• Augusto Harriet, oftalmologoa.
JARDUERA1911
1914
• 169 Kirurgia
1.239
• 151 Medikuntza
1.901
• 142 Oftalmología
1.340
• 230 Sendaketak
3.373
• 698 Tratatutako begiak
4.365
• Injekzioak
554
• Operazioak
148
• 1.390 Atenditutakoak
Guztira 12.920
1932an beste eraikin handiago eta erosoago batera pasatu zen: Gros auzoko San Frantziskoko kale bukaerako 58. zenbakira, Ospitale Zibilaren oinetan. X izpi modernoak, diatermia, ultramoreak, laborategi txikia eta medikamentuen biltegia zituen.
Ongintzazko jaiak antolatzen ziren funtsak biltzeko. Horren lekuko El Diario Vasco egunkarian 1943ko maiatzaren 7an argitaratutako iragarkia: “Festival “Morena Clara” patrocinado por la Casa Nerecán, donde se recogerán grandes ingresos para sus caritativas tareas; y los pobres donostiarras seguirán recibiendo asistencia contentos de ver como se acuerdan de ellos sus convecinos”.
Vic doktorea, ama semea besotan duela eta erizainak. |
Mediku talde berria osatu zen:
• Barne Medikuntza: Carlos Vic, Ignacio Barriola, José María Gastaminza eta Antonio Gonzalo.
• Kirurgia: Michel Leremboure eta Ángel Jaén.
• Pediatria: Ángel Eizaguirre eta Antonio Echeto.
• Oftalmologia: Augusto Harriet.
• ORL: Antonio Arrieta.
• Ginekologia: Julio Albea eta Agustín Sánchez Martín.
Hona hemen San Sebastián aldizkariko pasartea, 1960koa: “La idea de un Dispensario institución gratuita, en la que señoras distinguidas de la Ciudad se sacrificasen en la atención de los enfermos carentes de recursos económicos, era hace medio siglo nueva en España; y al ser de Santa Isabel el primero que se fundaba en la Nación, cabe a nuestra Ciudad el honor de haber sido la primera capital española poseedora de una entidad benéfica de esta clase”.
Erizaintzako sendaketak andre eta andereño erizainek ematen zituzten. Eskarmentu handikoak ziren, nahiz eta titulurik izan ez, eta titulua zuten bi ama domingotarren ikuskaritzapean kontsultak atenditzen zituzten.
Antonio Arrieta doktorearen otorrinolaringologo kontsulta. |
Zainketak ematen zituzten andre eta andereñoak Frantziako Gurutze Gorriko Dama Erizainen programarekin prestatu ziren, eta honako baldintza hauek bete behar zituzten: espainiar herritarra izatea, 16 urtetik gorakoa eta erakundeko bazkide izatea.
Hona hemen 1915eko irailaren 30eko El Pueblo Vasco egunkariko pasartea: “Las lindas enfermeras, cuyo lindo palmito es ya un bálsamo de consuelo en aquella casa, con una abnegación sin límites que les honra, se esfuerzan, con hechos y palabras, en mitigar los sufrimientos de los pacientes dándoles la ayuda requerida. Timbre de honor glorioso es para estas valientes mujeres, en los tiempos egoístas que corremos, la obra de misericordia de socorrer a los enfermos. Su juventud y su hermosura puestas al servicio de tan humanitaria causa, resplandecen con destellos de virtud”.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
Aurreko Aleetan |