Oñatiko Udala eta Arrikrutz

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Oñati-Arrikrutz Karstaren natura eta kultura ondarearen balioa handitzea helburu duen proiektua abian jartzeko asmoa du herriko Udalak. Proiektuak herriko eta eskualdeko garapen jasangarria sustatuko du. Oñati inguruko paisaiak kalitate handiko elementu interesgarria du. Arrikrutzen izan ziren espeleologia, arkeologia eta paleontologiaren inguruko lehen azterketak.

Arkeologiari dagokionez, haitzuloetako lehoi baten eskeletoa eta pantera-burezurra aurkitu zuten bertan eta hartz aztarnategi ikusgarria du. Proiektuan bi urtez lanean aritu ondoren, Arrikrutzeko Haitzuloa 2004.urtean irekiko da jendearentzat. Aurretik ingurugiro fisikoari eta kultur inguruneari buruzko hainbat azterketa egin dira irekiera posible izateko. 75 minutuko ibilaldi bat egin ahal izango da haitzuloan barrena, eta bisitariak hainbat gai landu ahal izango ditu, besteak beste, urak haitzuloa nola zizelkatu duen, Arrikrutzen garrantzia Espeleologiaren Historian...

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Oñati
Bilatu Euskonewsen
2003/10/17-24