Juan Jose Ibarretxe lehendakaria ohorezko entzuleen
artean dela, N.A.B.O.k (North American Basque Association) "Gazteak"
txostena plazaratu du euskal-amerikar gazteen inguruan |
15
eta 34 urte arteko gazteak izan dira inkestatuak, hamar elkartetan
jaso dira erantzunak, alegia, Anaitasuna Basque Club (Gina Espinal),
Basque Club of Utah (Mary Gaztambide), Big Horn Basque Club (Liz
Camino), Boise Euskaldunak (Ana Mendiola eta Ricardo Yanci), Elko
Basque Club (Bob Echeverria), Las Vegas Basque Club (Jose Beristain),
Ontario Basque Association (Grace Mainvil, Maria Tipton eta Lisa
Corcostegui), San Francisco Basque Club (Valerie Arrechea), San
Francisco Basque Cultural Center (Valerie Arrechea) eta Txoko Ona
(Tony Uranga).
 |
N.A.B.O. (North American Basque Orgnaizations,
Inc.) taldeko ordezkariak, Grace Mainvil, Anita Anacabe eta
Lisa Corcóstegui. |
Euskal-amerikar gaztearen profilari so, erran behar bere guraso
biak euskaldunak direla, Bizkaia, Behe Nafarroa edo Nafarroakoak,
hain zuzen.Ikasketei gagozkiola, gazteek beren gurasoen ikasketa
maila errazki gainditzen dute; izan ere, %68k unibertsitate ikasketak
egin ditu edo egiteko bidean da. Inkestatu gehienak, bestalde, egun
osoz aritzen dira lanean eta ez dute langabezia arazorik. Gizarte
maila batean kokatzekotan, ertain klasean edo goi klasean daudela
esan behar. Inkesta egiteko unean, gehienak (%66) ezkongabeak ziren.
Joera nagusia 25 urtetik goiti ezkontzea da; eta dibortzio kopurua,
bestalde, hagitz baxua da beste gizataldeekin alderaturik. Ezkongabeko
amarik ia ez dago (%1). Gehienak, halaber, 20 eta 25 urte bitartean
joaten dira gurasoen etxetik.
Nahiz eta gehienek seme-alabarik ez ukan, dituztenen artean batez
bestekoa bi haur dira.Gazte euskal-amerikarrak katolikoak badira
ere, elizkoiak direnak, hots, mezara joaten direnak %29 baino ez
dira.

Politika arloan, gehiengoa (%52) errepublikarra da, alegia, kontserbadorea.
Demokratak, berriz, %28. Euskal Herrian gertatzen denaz interesa
izanagatik, iruditzen zaie ez daudela sobera ongi informatuak. Gehienak
Euskal Herriaren independentziaren aldekoak dira, beti ere indarkeriarik
gabe, borroka armatua biziki deitoratzen dute-eta.
Beren burua beste gizataldeenaren ondoan jarririk, gehienek uste
dute euskaldunak ez direla oso diferenteak, nahiz eta iruditzen
zaien burugogorragoak, tradizionalagoak, profesionalagoak eta familia
hobea dutenak direla. Horren harira eta bitxigarri gisa, esan behar
gizonak diren euskal-amerikar gazteek uste dutela beraiek beste
gizataldeak baino dibertigarriagoak direla. Emakumeak, ordea, ez
daude horrekin batere ados.Ia denek jotzen dute beraien burua euskaldun
eta amerikartzat, berdinki. Euskal arbasoak izatea da, haien ustez,
euskaldun egiten dituena. Gehienak, Euskal Herrira bisitan joandakoak
dira, gehienbat haien senideak ezagutzerat.
 |
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria
hitzaldian zehar. |
Euskararen erabilerari dagokionez, arrunt baxua da. Oso gutxik
konprenitu, irakurri eta idazten dute eskuaraz. Mintzatzeko gai
direnen artean, etxean egiten dute, eta hor ere hagitz gutti, ingelesaren
mesedetan. Dena dela, interes bizia dute euskara ikasteko, iruditzen
baitzaie dantzari onak edo muslari onak izatea ez dela aski. Euskal
amerikar gehienak euskal etxe bateko kide dira eta laket zaie jardunaldietan
parte hartzea ontsa pasa eta jende berria ezagutzeko.
Azkenik, galdetuak izan direnak baikor dira geroari so, bai Euskal
Herrian bai Ipar Amerikan. Horretarako, ordea, %85ek uste du bere
esku dagoela euskal nortasuna atxikitzea. |
"Eutsi eta ikasi" egitasmoa |
N.A.B.Okoen
egitasmoekin jarraiki, eta Martin Goicoecheak aurkezturik, "Eutsi
eta ikasi" ekimena eman da ezagutzera, bere baitan euskal kultura
bultzatzeko zenbait jarduera biltzen dituena. Nabarmenen artean,
bideo zerbitzua, kantari eguna Nevadako Gardenvillen, mus eta pilota
txapelketak, eta bereziki euskara Ipar Amerikako 25 euskal etxeetan,
Eusko Jaurlaritza eta HABEren bidez, euskarazko ikastaroak eskaini
ditzaten. Horren haritik ere, eta pizgarri gisa, urteko ikaslea
eta urteko irakaslea sariak emango lirateke. |
Entrevista a los representantes de la República
Dominicana |
José
Felix Olaizola, su hija Leda y Sarah Guemez Naut, en representación
de la única Euskal Etxea de la isla, sita en la capital,
Santo Domingo. Allí se reúnen cada viernes, no solamente
para cenar, sino para llevar a cabo otras actividades, como son
conferencias para informar sobre lo que verdaderamente ocurre en
Euskal Herria, "ya que la información "oficial"
que llega a la isla no es más que desinformación",
apunta Olaizola.
 |
José Felix Olaizola, su hija
Leda y Sarah Guemez Naut. |
-¿Qué tiempo llevan en la República
Dominicana? José Felix: Yo llevo 42 años, desde que me
fui de mi Donostia natal.
Sarah: En mi caso, soy vasca de segunda generación.
-¿Cuántos vascos puede haber en la República
Dominicana? J.F.: Es difícil cuantificarlo, puesto que también
hay una población flotante, que va y viene, sobre todo los
que trabajan en los hoteles. Pero en lo que respecta a residentes
fijos, habrá de 400 a 600, de primera, segunda o tercera
generación. De todos modos, son muchos los dominicanos con
apellidos vascos.
-¿Los residentes fijos a qué se han dedicado? Sarah: Principalmente trabajan en la industria, comercio
y educación.
-¿Cómo se ha adaptado el vasco en un país
caribeño como es la República Dominicana? J.F: Fenomenalmente. El vasco, digan lo que digan, es alegre
y le gusta divertirse como a los dominicanos.
Leda: Sí, tanto que hasta hay un merengue en euskara.
Sarah: La integración del vasco ha sido y es muy buena. Los
dominicanos aprecian mucho nuestra rectitud. Fíjate que el
vasco nunca se ha metido en problemas.
J.F.: Bueno, sí que hubo uno: Galíndez, pero lo hizo
por una buena causa.
-Una reivindicación. J.F: Los vascos de la diáspora queremos convertirnos
en el octavo herrialde. |
Joseba Etxarri kazetariak diasporari buruzko webgunea
aurkeztu du, N.A.B.O. (North American Basque Organizations) eta Euskal
Fundazioaren partaidetzaz abiaturik |
-Zein
da web orriaren berezitasuna? Diasporaren ikuspuntutik egina dagoela, nahiz eta Euskal
Herrian egina izan, zeren eta diasporako kolaboratzaile frankok
hartzen dute parte edukiz hornitzeko tenorean. Xedea bistan da:
euskal diasporaren nondik norakoak argiki xehatzea.
-Zeintzuk dira edukirik nabarmenenak? Hasteko, lau hizkuntzatan dago jarria: euskaraz, ingelesez,
frantsesez eta gazteleraz. Hortaz, edukiak tokian tokiko herrialdearen
arabera aldatzen dira. Adibidez, ingeles mintzaira duten herrialdeei
buruzko informazioa besteek jakiteko moduan paratzen da. Euskal
Herriaren gainekoa, berriz, hemendik egina, besteek hobeki ezagutu
gaitzaten dago pentsatua. Bestalde, diasporan egosten denaren ispilu
eta arnasa izan nahirik, web orrian agenda bat dago ikusgai, non
munduan zehar euskal kulturarekin zerikusia duten ekintza guztien
berri ematen den, hara. Gainera, argazki artxibo bat dago erakusgai,
nire artxibo pertsonaleko 500 argazkitik goiti osatua.
Azkenik, hona hemen webgunera sartzeko helbide elektronikoa www.basqueheritage.com |
Pierre Etcharren (Uharte Garazitarra) eta Mary Gaztambidek
N.A.B.O.ren Udalekuaren berri eman digute |
 Aipatu
udalekuak 1975ean sortu ziren euskaltasuna partekatu, bultzatu eta
atxikitzeko xedez. Harez geroz, bi astez ehunaka gazte biltzen dituen
udalekuaren bidez Ipar Amerikako euskaldunen arteko harremanak estutu
egin dira.
Umeendako bizipen franko polita izateaz gain (euskara eskolak,
sukaldea, dantza, txistua, pilota edo musean ikasten dute gaztetxoek),
urtero hiri ezberdin batean egiten den udalekuak parada paregabea
eskaintzen du euskal arbasoko umeek elkar ezagutu dezaten. Bi aste
horietan egindako adiskidantzak, gainera, pizgarri dira euskal kulturaren
ondarean poliki sakontzeko.
Ekintzen artean, aipa dezagun euskara klaseen helburua ez dela
bi astetan euskara ikastea, baizik eta entzuna dutenak edota zertxobait
gogoratzen dutenak euskaran pulunpatzea. Haatik, euskal musikaren
udalekua izanez, kanta guztiak euskaraz ikasten dira.
Beñat Doxandabaratz
Argazkiak: Beñat Doxandabaratz |
|
Euskonews & Media |