| Harrera 
 oso atseginez onartu gintuzten Eusko Ikaskuntzan, eginiko 
 bisitan eta egungo gauza askoren artean, euskal pilotaz ere hitz 
 egin genuen, ni pilotaria naizenez. Nafarroako mundialak zirelako 
 geunden gu han eta elkarrizketa zela medio, nik, egunkari batetan 
 irakurritakoaz hitz egin nuen, hau da: kazetariak, zenbait herrien 
 partaidetza kaxkarra zela, adierazten zuela esanaz. Hein berean 
 baita ere komentatu zen Euskal Herria munduan zehar ezaguna dela 
 ETA eta Euskal Pilotaren bitartez. Azken hau izanaz kritika egiteko 
 aukera ematen didana. 
|  |  | Brasilgo Club 
 Atlético Paulistano-ko frontoia. |   Ez zait iruditzen euskal pilotak hainbesterainoko dimentsiorik 
 duenik zoritxarrez ez baita hain ezaguna. Azterketa bat munduan 
 zehar egingo bagenu, konturatuko ginateke herri gutxik ezagutu eta 
 praktikatzen dutela, gu elkartzen gaituen, kirol zoragarri hau. 
 Ikusten dugunez, Euskal Pilotako Federazio Internazionala, Europar 
 kontinentean kokaturik dago eta gaur arte bi herrik bakarrik praktikatzen 
 dute kirol hau: Espainiak eta Frantziak. Ameriketan berriz gehiago 
 gara, naiz eta kontinente honen garapen sozial eta politikoa egokiak 
 ez izan. Euskal Pilota besarkatutakoak gara, Euskal Herriak bizitutako 
 emigrazioren bidez zenbait historiekin batera. Honen ondorioa, herri 
 arteko torneotarako arreta eta partaidetza gehiagoren faltan gaudela 
 izanaz, atzerakadarik ez dadin gertatu euskal kirol honen zabalkuntzan 
 Ameriketako lurraldeetan. Euskal Pilota praktikatzen dudala esaten 
 dudanean geure jende artean, behin baino gehiagotan erantzun hau 
 jasotzen dut: ...zein pilota mota esan duzu?. Hau Amerika osoan 
 gertatzen den zerbait da naiz eta Europan baino partaidetza gehiago 
 egon. Europan gauza bera gertatzen da?.  Errealitate hau azterturik ausartzen naiz kuestionatzera kazetari 
 hark adierazten zuena, Mundialetan parte hartzen ari ziren zenbait 
 herriei esanaz antolakuntza hobeagoa behar dela horrelakotan parte 
 hartzeko.  Berezko garapenean sinesten dut. Egun ahulak direnak biharko aurkari 
 indartsuak bihurtu daitezke gaur lehenengoak direnen aurrean. Hau 
 da kirol gehienen historia. Txapeldunak gutxienak dira, baina beste 
 guztiak partaide ezinbestekoak dira, kirolaren lehenengo helburua 
 indartzen dutelako, hau da, artekaritza, kidetasuna eta herri desberdinen 
 kulturaren hurbilketa. Kirola miresten duen Ikuslegoak jakingo du 
 zein jokalditara joan eta zenbat ordaindu edo ez partidu bakoitza. 
 Kirol guztietan horrela gertatzen da. Futboleko mundialetan 2002an, 
 posible izan zen ikustea Arabia (1) x Alemania (8) eta horrek ez 
 du esan nahi Arabiarren partaidetza txikiagoa izan zenik Alemaniakoa 
 baino, gauza bera esan dezakegu FIFA-k harrotasunez aurkeztutako 
 partaideen artean dauden zenbaitetaz.  Euskal pilotara itzuliz, esan behar da horrelako txapelketak oso 
 garrantzitsuak direla partaideentzat, kirolariak beren herrietara 
 itzultzen direnean, dominarik gabe behar bada, beti daramatelako 
 kirolari batek jaso dezakeen saria: giza harremanak, erlazio pertsonalak 
 eta etxeko kirolaren garapenerako behar den ezagutza teknikoa.  Ongi gogoratzen dut nola Badminton-eko (garai batean nik praktikatutako 
 kirola) txapelketa Pan-Amarikarrean parte hartu nuen orain dela 
 urte asko Brasilgo ordezkari bezala, eta galdu egin genuen aurkarien 
 nagusitasunagatik. Jota atera nintzen eremutik eta horrela jarraitu 
 nuen letra hau daukan musika bat entzun arte "ez da beharrezkoa 
 lehenengoa iristea baina bai iristea". Urte asko igaro dira 
 eta egun nire herria, Brasil, gazteen mailan lehenengoa da eta hirugarrena 
 Ameriketan, garai hartako partaidetza historikoki ezinbestekoa izanik 
 lortutako erantzunetan. Lan eginaz eta nirea bezalako partaidetzekin 
 sortzen eta birsortzen joan gara harreman beroen giroan, asken batean 
 garapen teknikoaren bidea aurkituz. 
|  | Club 
 Atlético Paulistano-ko frontoia (Brasil). Erdian 
 Estebe Ormazabal, ezkerrean Soraya Cuellas eta eskubian Alfredo 
 Soeiro. |   Kazetariak eginiko kritika gogorrean, errealitatearen ezagutza 
 kaxkarra somatu nuen eta herrien arteko txapelketetara joateko jasaten 
 ditugun zenbait zailtasunen ezagutza eza. Partaidetza zabala behar 
 da euskal pilota barreiatzeko munduan zehar, ongi etorria eman behar 
 zaie etortzen direnei, hor baitago pilotaren etorkizuna, harremanetan 
 eta berezko garapenean herri baten maila teknikoan baino gehiago. 
 Beharrezkoa da Euskal Pilotaren zabalketa, hobekuntza berez etorriko 
 da denboraren arabera. Beste herri batzuk gureganatuko ditugu harrera 
 onarekin, asken batean dugun helburura iritsiz hau da: kirol olinpikoa 
 bezala onartua izatea. Horretarako partaidetzaren kopurua handitu 
 beharrean gaude. Gure maila kaxkarra bada, hau da gure errealitatea, 
 eta herrien kopurua ikusten badugu kontraesan baten aurrean gaude 
 Europari begiratzen diogunean. Europan maila ona dago baina bi herrik 
 bakarrik parte hartzen dute!!!  Herrien arteko Euskal Pilotako bileran parte hartutako lehenengo 
 emakumea naiz eta ni egon nintzen bilera hartan emakumeen partaidetzak 
 dominaren balioa izango zuela onartu zen, ordurarte onartu gabe 
 zegoenez!. Urteak pasa dira eta asken honetan Peruk emakumezko frontenis 
 taldea (bakarra) aurkeztu zuen, eta nire iritzia da: egun baldintza 
 olinpikoak betetzeko beharko bagenu kopuru jakin bat, emakumezko 
 talde hau oso garrantzitsua izango litzateke pilotak parte hartzeko 
 horrelako txapelketa batetan, hau baita kirolarien amets nagusia 
 mundu honetan. Ikus dezagun partaidetzaren garrantzia, mailaz aparte, 
 horrelako zenbait kasutan, goi mailakoak ezin dutelako besteok gabe 
 olinpiadetan parte hartu. Hau da idazten ez den historia. Behin 
 Cubako nire lagun zientzilari eta politiko batek esan zidan: idatzi 
 egin behar dira kritikak zehatz mehatz nonbaitera iristearren. Garapenaren 
 bidean gaude, maila teknikoa, eboluzioaren ondorio eta sintesia 
 da. Onar ezazu kazetari jauna gure maila kaxkarra, hau delako gure 
 pilotaren errealitatea. Gure garapenerako beharrezkoa zaigu partaide 
 izatera iristen jakitea, lehenengoak izan a la ez. Soraya Cuellas, 
 scuellas@hotmail.com
 |