1754ko ekainaren 15ean Juan José Elhuyar kimikari eta mineralogoa
jaio zen Logroñon |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Gurasoak
lapurtarrak zituen. Bere anaia Fausto Ferminekin batera, tungstenoa
eta wolframioa bakartu zuen lehen kimikaria izan zen. Euskal Herriaren
Adiskideak elkarteko kidea izan zen. Suediara joan zen Espainiaren
aldeko espioitza lanak egitera (mineralogo jakintsuak kontratatzera
eta ingelesek eta suediarrek kanoiak egiteko zituzten metodoak ikastera).
Torbern Olof Bergman mineralogo ospetsuarekin egin zuen lan Suedian.
Bergarara etorrita, tungstenoa bakartu zuen, anaiarekin batera,
eta hala bete ziren Bergmanek metal ezezagun hari buruz aurreratu
zituen teoriak. 1784. urtean Bogota aldera jo zuen Nuevo Reino de
Granadako (oraingo Kolombia) meatzetako zuzendari nagusi gisa. Bertan
hil zen 12 urte geroago, 1796ko irailaren 21ean. Metalen trataerari
buruzko lan ugari eman zituen argitara.
 | Portada de las Memorias
publicadas en 1783 sobre el descubrimiento del Wolframio. |
|
El
15 de junio de 1942 nació en San Sebastián-Donostia
Enkarni Genua |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Escritora
en euskera y creadora del montaje de marionetas Txotxongillo ( 1971),
junto a su marido Manolo Gómez. Empezaron a trabajar en euskera
cuando todos los demás grupos lo hacían en castellano,
y con el paso del tiempo llegaron a actuar en México, Alemania
y Cuba. Su primer espectáculo, de 1971, se llamaba Txispa
eta bere lagunak ikastolan. Sus marionetas más conocidas
han sido, entre otras, Erreka Mari, Printze Txikia, Txispa, Galtzagorriak
e Ipurtargi. En algunas ocasiones ha sido este matrimonio
el creador de los personajes, en otras han adaptado cuentos populares
recogidos por José Miguel Barandiarán y Resurrección
María de Azkue. Genua también ha publicado libros
para niños, como Erreka Mari, Zezena plazan, Altxor bat
patrikan , Itsasminez y Galtzagorriak. En el año
2000, a petición de un grupo de escritoras, escribió
su primer cuento para adultos, en euskera, que fue incluido en la
recopilación Gutiziak. En el 2001 ganó el premio
Ciudad de San Sebastián de teatro en euskera por el trabajo
Ostiralero afaria. Narra en esa pieza teatral cómo
una tía obliga a sus sobrinos a reunirse a cenar todos los
viernes y a conversar sin faltarse al respeto. Según declaró
Genua, sentía la necesidad de escribir una pieza teatral
acerca del conflicto político vasco y quería poner
de manifiesto la dificultad que tienen los vascos para dialogar
sobre este problema.
|
Mamerto
Segui pintorea Bilbon hil zen 1908ko ekainaren 18an |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
1862ko
azaroaren 2an Bilbon jaioa. Madrid eta Bartzelonan ikasi zuen. Bidaia
ugari egin zituen Erromara. Irakasle lanetan ere ibili zen. 1887an
apaindura marrazketako irakasle izendatu zuten Bilboko Arte eta
Ofizioetako eskolan. 1903an Anselo Gomez ordezkatu zuen, Gomezek
Bizkaiko Diputazioko lanak bukatu behar baitzituen. Bizkaiko Erakusketara
lan batzuk aurkeztu zituen (1882) eta Arte Ederretako Erakusketa
Nazionaletara (1884, 1887, 1890, 1897 eta 1901ean). Zilarrezko domina
lortu zuen 1882an bere Zamácola dictando a sus escribientes
obrarekin; hirugarren saria Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean
(1884) Idilio margoarekin eta hirugarren domina Arte Ederretako
Erakusketa Nazionalean La preferida mihisearekin. Aipagarri
diren beste lan batzu: Campesinos italianos, Boda en Vizcaya,
La cuna vacía, Despedida del reservista eta Un rincón
de Vizcaya.
 | Cuna vacía,
Mamerto Segui Arechavalen margoa, 1890ean. |
|
Euskonews & Media 214. zbk (2003 / 06 /
13-20) |