EUSKOBOOKS
Gipuzkoako
Komunikabideen Historia 3 : 1833-1937
Egilea: José Antonio Rodríguez Ranz, Eider
Landaberea Abad eta Antxiñe Aranburu Amilleta
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 228
ISBN: 84-7907-406-X
Ezaugarriak: Elena Barrena Osorok zuzendutako lanaren hirugarren
eta azken liburuki honek (aurrekoek Aintzinaroa eta Ertaroa eta
Aro modernoa lantzen zituzten), Lehenengo Guda Karlistatik Espainiako
Guda Zibilera bitartean Gipuzkoako errepideek jasandako eraldaketa
sakonak ditu mintzagai. Garai honetan gaur egun ezagutzen dugun
errepide sarearen onairriak jarriko dira, horretarako Aldundiak
Herrialdeko bidegintza bere gain hartuko duelarik. Mende bateko
epean eta Errepideen Iguala Plana eta Kontzertu Ekonomikoa erabiliz
Herrialde osoa egituratzen duen eta ingurukoekin lotzen duen errepide
sare moderno bat eraiki zen, motorrezko ibilgailuentzako ere aproposena
zena. |
Eibarko
Hiztegi Etnografikoa
Natura, Baserria, Lanbideak, Ohiturak
Egilea: Serafin Basauri eta Asier Sarasua
Argitaletxea: Eibarko Udala
Orrialde kopurua: 432
ISBN: 84-89696-30-6
Ezaugarriak: Serafin Basaurik eta Asier Sarasuak koordinatu
duten liburu honetan etnografia gaiekin zerikusia duten Eibarko
4000 berbatik gora bildu dira: baserri-munduko hiztegia, sineskeren
inguruko ipuinak, lantegiko hitzen bildumak... Denak ere testuinguruan,
etnotestuen bitartez, aurkezten direnak.
Hiru asmo nagusi ditu lan honek: Eibarko eta inguruko hiztegia zehaztea
eta bertako ditugun aldaerak eta adierak ematea; galzorian dauden
lanbide, ohitura eta ipuinen berri ematea; eta jasotakoa Eibartik
Euskal Herrira zabaltzea.
Orain dela lau urte hasitako bilketa-lan zoragarri honen helburu
nagusia, galzorian dagoen mundu hori batu eta zabaltzea da; oraindino
bizirik dagoen hari fin horri oratu, eta hurrengo belaunaldiengana
luzatzea. Izenburuak berak dioskun moduan, asmoa etnografiarekin
zerikusia duten eibarko hitzak biltzea da, baina betiere herriko
lekukoei egindako elkarrizketetan oinarrituz. Guztira 100 eibartar
inguru elkarrizketatu dira, erdiak kaletarrak eta erdiak baserritarrak,
gehienak 70 urtetik gorakoak.
Iturria: Ego
Ibarra-Patrimonio Cultural de Eibar |
OFICIOS TRADICIONALES VII
Egilea: Carmelo Urdangarin Altuna eta Jose M Izaga Reiner
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 220
ISBN: 84-7907-395-0
Ezaugarriak: Oficios Industriales: grabadores litográficos,
joyeros, grabadores de joyería, plateros y toberagile. Artesanos
de la madera : tallistas. Oficios relacionados con el mar: calafateadores
y areneros guipuzcoanos. Oficios urbanos: carteros y telegrafistas.
Oficios rurales: cultivadores de tabaco. |
Lankidetzan
24
Sakanako Folklorea Folklore de la Sakana
Egilea: Josu Larrinaga Zugadi
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 93
ISBN: 84-8419-908-8
Ezaugarriak: Sakana eta auzo haranen esparru geografikoan,
bertako jendearen talde bizitzak eskualdeko folklorearen jai-ospakuntzen
bilakaera ziklikoan ordenaturiko hainbat alderdi agertarazi dizkigu
mendetan zehar. Gertatu den ohiturazko osagaien amalgama horretan,
elementu orokokorrak, partikularrak, ibar edo eskualde jakin batekoak,
herri edo auzo batekoak, eta are tradizio desberdintasunak ere aurkitzen
ditugu. Hori guztia bildu nahiz, ospe handiko ikertzaileen informazioak,
ahozko ikerketak eta urteko jaien behaketa zuzenak erabili ditugu.
En la extensión del marco geográfico de la Sakana y vecinos valles, la secular vida en colectividad de sus gentes nos ha ido desgranando una serie de aspectos articulados por el cíclico devenir de las celebraciones festivas del folklore comarcal. Amalgama de elementos costumbristas generales, particulares de un valle o zona específicos de un pueblo o barrio e incluso, disparidad de tradiciones. Para ello, hemos recurrido a las informaciones de prestigiosos estudiosos, investigaciones orales y observaciones directas de las festividades anuales.
Informazio
gehiago: www.euskoshop.com |
Euskonews & Media
213. zbk (2003 / 06 / 6-13) |