José de Orueta, bizkaitar politikari, finantza gizona eta idazlea, Bilbon jaio zen 1866ko maiatzaren 10ean
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

José de OruetaZuzenbideko ikasketak egin zituen arren, industria jardueraz eta ekonomiaz arduratu zen batez ere. Enpresa garrantzitsuetako zuzendari izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan (Zornotzako lantegiak, Sociedad Española de Construcciones Metálicas, Beasaingo tren bagoien fabrika, Errenteriako Altzairugintza) eta Liga de Productores Vizcaina elkarteko kide izan zen. Orueta diputatu hautatu zuten Tolosan, liberalen alderditik, 1905, 1915 eta 1923 urteetan eta lan gaitza egin zuen zerga erreformaren eta Kontzertu Ekonomikoaren inguruan. 1919. urtean, Estatutua erredaktatu behar zuen Legebiltzarretik kanpoko Batzordeko kide eta Eusko Ikaskuntzako Autonomia Batzordeko kide. Bilboko Sociedad Filarmónica elkartea sortu zuen beste lagunekin batera eta Bertako Batzorde Iraunkorreko kide izan zen Arte alorrean. Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde izan zen bestalde, 1930-1934 urteetan. RIEV agerkarian idatzi zituen lan aipagarrienak.

Joanes Urkixo euskal idazlea Bilbon jaio zen 1955eko maiatzaren 11ean
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Ia bizitza osoa Barakaldon igaro du. Euskal Filologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). 20 urterekin hasi zen euskara ikasten. 1978 eta 1980 urteak bitartean Pott talde literarioarekin kolaboratu zuen. 1980an Toribio Altzaga antzerki saria lortu zuen, Eta beharbada ispilu beltz bat testuari esker.
1983an Ttu-Ttua aldizkari literarioa sortu zuen Laura Mintegirekin batera. Urte honetan irabazi zuen Kirikiño saria "Dragoia eta laberintoa" lanarekin.
1997an Joseba Jaka beka literarioa irabazi zuen, honen ondorioz Thule gazteentzako narrazioa idatziz.
Bere beste lan batzuk ondorengoak dira: Elur gainean; Berbak legezko aiztoak; Lurra deika; Shangai Tom espazioko zaindari; Bihotz ausarta; Zeruak erori zirenekoa eta Lur izeneko oihana.
Abentura eta akzioa ditu gogoko Urkixok, eta gazteentzako zientzia-fikzioa. Azken urteotan, gazte literatura landu du batez ere. Telebista eta zinemarako gidoigile lanetan ere ibili da.
2003an Gazteentzako Narratibako V. Apirila saria irabazi du, Gerlari zuria obrarekin.
El 14 de mayo de 1973 se inauguró en Rentería la Semana de Música Vasca,"Musikaste"
Fuente: Enciclopedia Auñamendi

Desde entonces, se celebra anualmente en la villa guipuzcoana. Fue fundada por la Coral «Andra Mari» y con colaboración del Ayuntamiento. Cada edición, siempre orientada al desarrollo de la cultura musical y muy especialmente al de la música vasca, tiene como constantes jornadas dedicadas al txistu y música popular, a la música clásica vasca, a la de vanguardia y a la música coral. La semana cuenta además con sesiones científicas y monofísicas, exposiciones y estrenos de obras. Cada año se celebran diferentes homenajes y centenarios de músicos La principal realización de Musikaste es la creación del archivo musical vasco «Euskal Ereslarien Bilduma» (ERESBIL), compuesto de archivo, biblioteca y discoteca.



Euskonews & Media 209. zbk (2003 / 05 / 09-16)

Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko aleak | Números anteriores | Numéros précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com



QUIENES SOMOSPolítica de privacidadAvisos LegalesCopyright © 1998 Eusko Ikaskuntza