| Maiatzaren 
 lehena, langileen eskakizunen nazioarteko eguna da 1889tik |  
| Iturria: 
 Lur eta Auñamendi |  
|  
 II. Internazionalean ezarria (1889), 8 orduko lan eguna eskatzeko, 
 1886ko maiatzean Chicagon egindako manifestazioan hilak eta atxilotuak 
 izan zirenen oroimenez ospatzen da egun hau. Euskal Herrian, Primo 
 de Rivera diktadurapean leku itxietan ospatu zen. Bigarren Errepublikan, 
 normaltasunez ospatu zen, Bilbon ez ezik, non tiroketak, zaurituak 
 eta hilak izan ziren. Jaia ofizialtzat eman zen garai honetan. Elizak 
 eta agintaritza laiko berriak zeuzkaten liskarrak zirela medio, 
 banatu egin ziren ospakizunak, eta horrela izan zen errepublika 
 garaia bukatu arte. Frankoren garaiko araudi berriaren ondorioz, 
 maiatzaren lehena, San José Langilea egunean bihurtzen da. 
 Izaera subertsiboa izango du maiatzaren lehenaren ospakizunak frankismo 
 diktadurapean. Nabarmentzekoa da 1947ko greba deialdia, laneguna 
 zen garai hartan maiatzaren lehenengoa, Bizkaian hasi zen, sindikatu 
 eta alderdi politiko guztien elkartasunarekin, lantegi handiek lanari 
 utzi zioten eta Gipuzkoara azkar hedatu zen, gatazkak hainbat egunetan 
 zehar jarraituz. Errepresaliak iragarri zituen Bizkaiko gobernadore 
 zibilak. 60. hamarkada arte itxoin beharko da berriz ere ospakizun 
 publikoa planteatzeko, legez kontrakoa oraindik. Lehengo ospakizuna, 
 1947 ostean, Bilbon eta Donostian izango da, 1964 urtean eta Frankoren 
 erregimena bukatu arte, urtero errepikatuko da. 1976an, ofizialki 
 ospatu zen, lana, familia eta jaiotza sustatzeagatik merezimenduzko 
 dominak banatuz, baina hiri guztietan izan ziren manifestazio saiakerak. 
 1978 urtean izan zen lehen ospakizun legala, normaltasun osoz igaro 
 zen Donostian, eta istiluak izan ziren Bilbon eta Iruñean.  
  |  
| ELA sindikatuko pankarta feminista 1978ko maiatzaren 
 1eko manifestazioan. "Lantegian morroi, etxean neskame, 
 langile utsa, noiz?" |  
  |  
| El 
 2 de mayo de 1918 un grupo de mujeres feministas participa en la procesión 
 cívica bilbaína, junto a jóvenes republicanos 
 y socialistas |  
| Fuente: 
 Enciclopedia Auñamendi  |  
|  
 Las primeras formulaciones feministas en el País Vasco tienen 
 lugar en el seno del movimiento socialista del Bilbao de comienzos 
 del siglo XX. La teorización viene a la zaga de la acción; 
 son varias las huelgas de los primeros años del siglo en 
 las que -cerilleras de Irún (1903), lecheras de Bilbao (1903), 
 amas de casa de Baracaldo (1905), etc.- las mujeres han adoptado 
 un rol determinante. A tenor de la constitución de sus Juventudes, 
 el Partido Socialista organiza, en julio de 1904, un grupo feminista 
 cuya propaganda corrió a cargo de Virginia González, 
 destacada cuadro socialista. Poco o nada se sabe de estos años 
 iniciales, salvo la fama extraordinaria que alcanzó Belén 
 Zárraga, propagandista librepensadora que recorrió 
 durante años los pueblos vascos. En la procesión cívica 
 bilbaína del 2 de mayo de 1918, participan junto a los "jóvenes 
 bárbaros", republicanos y socialistas, un grupo de "damas 
 rojas", lo que hace exclamar al monárquico Goyoaga, 
 lleno de indignación: "Eso, sinceramente hablando, no 
 fue nunca la procesión del 2 de mayo. Si nuestros abuelos 
 levantaran la cabeza, volverían avergonzados a sus tumbas".  |  
| 1869ko 
 maiatzaren 7an jaio zen Donostian Rosario Artola |  
| Iturria: 
 Bidegileak, Euskal Emakume Idazleak (1908-1936) |  
|   | 
  |  
| Rosario Teodora Artola. Argazkia: Auñamendi |  
 
Rosario Teodora Artola Elizetxea Donostian sortu zen 1869ko maiatzaren 
 7an. Seme-alabetan gazteena izan zen. Ramon olerkari ospetsuaren 
 alaba eta Pepe Artola famatua anaia zuen. Hogei urterekin, 1889an, 
 idatzi zuen Euskal-Erria aldizkarian Nere gitarchoari poema. 
 Geroztik etengabe argitaratu zituen bere olerkiak eta bertsoak, 
 1918ra bitartean bederen. Saririk ere irabazi zuen: Oñatin, 
 1902an, Arantzazuko Ama Birjiñari izenekoarekin; Irunen, 
 1903an, Zerutako erregiña izenekoarekin; Ordizian, 1904an, 
 Umezurtza olerkiarekin; baita Hernanin ere, 1909an; 1918an, berriz, 
 Donostian, Aitona eta illoba izenekoarekin. 
 Goxo eta bizi adierazten ditu bere bizipenak. Eguneroko bizitzako 
 gaiak ditu kantagai: jainkoa, Amabirjiña, gitarra, loreak, 
 txoriak, udaberria, urtemugak, nahigabeak eta pozak, saguak, katuak, 
 azeriak, bere senideak eta euskaldun ospetsuak: Antonio Arzak, Joxe 
 Zapirain, Migel Salaberri, Martzelino Soroa, Raimundo Sarriegi eta 
 abar. Laurogei urte ondo beteak zituela hil zen, 1950eko urtarrilaren 
 5ean. 
  |  
 
 
      Euskonews & Media 
      208. zbk (2003 / 04-25 / 05-09) |