Oteitzari baietza
Nik ez dut orain idazten
paper-saskirako baizen,
agian, noizbait, zeozer.
Zer paper-saski ta sasko?
Euskalerri ez al dago
paper-saski, hutsik asko?
Entzun nuenta pentsatu
Herriak nindun ikutu.
Herriak eta egiak
guztiok behar baikaitu.
Tailer batean nengoan,
Oteitza baten ondoan.
Hitzak apalki entzun nizkion
ta asmo bat hartu beroan:
Agintzen dizut, egia,
idazten dudan guztia
tailer hontara jasoko dizutk.
Gaurtik hemen dut saskia.
Oteitzaren eskaritik
herriarenak entzunik,
iratzarri naiz jadanik lotan
nengoen paper-saskitik
Banatorkizu, Oteitza.
Bete nahi dizut nik hitza.
Idatzi ditudan hauek
inon utzi ahal banitza...
Eskaiola ta buztina,
lan-garra ta zipristina...
Irudi busti nimiñoz dago
bereizi didan izkina.
Den hau egia ote den,
inor zalantzan baledi,
Pelay Orozkok badaki.
 |
Bittoriano Gandiaga (Argazkia: Lamia) |
Jorgek minez egin zuen lan
Tiriki, tauki, tauk
mailuaren hotsa.
Tirki, tauki, tauki
mailuaren hotsa.
Hamasei harri lantzen
ari da Oteitza.
Ai, oi, ai,
ari da Oteitza.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Mailua penazkoa
harria gau beltza.
Ai, oi, ai,
harria gau beltza.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Etsipen kolpe bat da
ukaldi bakoitza.
Ai, oi, ai,
ukaldi bakoitza.
Arantzazu. Flash labur bat
ZERUAN, izarra,
gaillen ta bakarra,
arkaitzean torre
luze ta lakarra,
eta Udaberri goiz,
ta Arantzazu alai
eta uren marmarra...
Telorriak zuri
ta aidez loreen usai
argi ta txikarra.
Ta, ikuspen bat legez,
ona ta ukikorra,
arriz egindako
Andra Mari zaarra.
RIEV, 41. alea, 1996,
253, 256 eta 258 or. |