1756ko
otsailaren 28an dadoetan jolastea debekatu zuen Nafarroako Erregeordeak. |
Iturria:
Auñamendi |
Beste hainbat joku debekatu zituzten, batez ere zori-jokoak, enbidokoak,
kartajokoak 20 egunerainoko kartzela zigorrarekin. Baina Nafarroako
Diputazioak Erregeordeari jakinarazi zionenez, lege horiek ez zihoazen
bat Nafarroako Erreinuko legearekin. 1766ko otsailaren 14ean baliogabeak
deklaratu ziren |
Luis
Urrutia Guerezta, mediku donostiarra, 1876ko martxoaren 3an sortu
zen. |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedia eta Auñamendi |
 | |
Luis Urrutia Guerezta |
Urdail-kirurgian aintzidaria. Dirulanguntzei esker lortu zuen bere
ikasketak burutzea. Madriden egin zituen unibertsitate ikasketak.
Donostiako ongizate zerbitzuan hasten da lanean, bere kontsulta
ireki arte. Alemaniara joaten da gastrologiari buruz bere ezagupenak
zabaltzera, han Ewald, Kuttner, Schmidt eta Nathnagel bezalako adituekin
lan eginez. Parisen egiten du bere lehen ebakuntza, 1913an. Urrutia,
ikerkuntza gogoko duten sendagile horien belaunaldian kokatu beharra
dago, Euskal Herrira kirurgia teknika berriak ekartzen dituzten
horien tartean. Kongresu askotara joaten da hizlari gisa. 1924an
Madrilen ezartzen du bere etxebizitza, han Madinaveitia Institutua
sortuz, bere irakaslea izandakoaren omenez, baliabide eskaseko gaixoak
sendatzeko. 1905ean, «Guipúzcoa Médica»
aldizkarian hasten da idazlanak argitaratzen, eta Enfermedades
del estómago, Enfermedades de los intestinos, Enfermedades
del hígado y páncreas liburuak ere bereak dira.
Madrilen hil zen, bihotzeko gaixotasun batek jota, 1930eko ekainaren
21ean, 54 urterekin. Eusko Ikaskuntzak 1931 urtean omendu zuen. |
Bitor
Garitaonandia Ariño, Bizkaiko idazlea, Zaldibarren jaio zen
1876ko martxoaren 6an. |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedia eta Auñamendi |
Bere aita herriko maisua zen. Salamancako Jesusen Lagundian egin
zituen apaiz ikasketak. Argia aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria
izan zen, nahiz eta Euskal Esnalea agerkarian plazaratu zituen
bere lan aipagarrienak. Donostian bizi izan zen urte askotan. Usandizagari
buruzko hitzaldi garrantzitsu bat eman zuen argitara 1920an, Usandizaga,
bere bizitza ta eresegikutza tituluarekin. Harenak dira Ongillearen
sariya, Aitona ta Billoba eta Iziartxo antzerkiak. Euskal liburu
sorta eta Ipuin laburrak umetxoentzat liburuak argitaratu zituen
1922. urtean. Euzkal-Abestiak eskuliburuaren egilea da, eta
baita Or zaude Jesús, Negarrez sagrarion, Unión
de amor, Salve eta Canto de las tres Marías-ena.
Donostian zendu zen 1929ko abuztuaren 3an.
 |
Bitor Garitaonaindiari omenaldia, 1930ean, bere
jaiotetxean. |
|
Euskonews & Media
201. zbk (2003 / 02-28 / 03-07) |