EUSKOBOOKS

PortadaEleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria 9

Egilea: Altzelai Uliondo, Igone [et al.]
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua:148 .
ISBN:1137-1951

Ezaugarriak: Eleria aldizkari juridikoaren ale berri honek lau ikerketa lan mardulekin zabaltzen du bere edukia. Horrela, Igone Altzelai Uliondok Joint venture edo elkarren arteko enpresen kontrola, lehia babesten duen Zuzenbide Komunitarioan aztertu du, Jon-Mirena Landa Gorostizak Adingabea Zuzenbide Penalaren aurrean: 5/2000 Legearekiko hurbilketa kritikoa; Ixusko Ordeñana Gezuragak Ingalaterran eta Galesen epailetzara sarrera; eta Ana Isabel Pérez Machíok Osotasun moralaren babesa: tratu apalesgarrien, torturaren eta osotasun moralaren kontrako atentatuen tipikotasuna.

Bestetik, Jose Luis Mendoza Peñak Euskararen egoera juridikoa Nafarroan izan du aztergai, eta Imanol Trebiño Barruetabeñak Administrazio zibilean euskaraz sortutako dokumentazio historikoa.
Elkarrizketen atalean, Estatu Batuetako legelaririk ospetsuenetarikoa den Lori B. Andrews-ekin mintzatu gara gaurkotasun osokoa den Giza Genetikaz.

Kronikei dagokienez, berriz, hiru libururen berri ematen zaigu: Joxe Mari Aizega Zubillagak Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren fiskalitatea liburua aurkezten digu; Patxi Etxeberria Guridik Prozedura Zibileko Lege berria; eta Jon-Mirena Landa Gorostizak Zigor kode elebiduna.

Eta Zuzenbideko Klasikoen sailean, berriz, Lawrence Friedman-en XX. mendeko Zuzenbide amerikarra dugu irakurgai Joxerramon Bengoetxea irakaslearen eskutik

Euskara biziberritzeko plan nagusia = Plan general de promoción del uso del euskera

Egilea: Hainbat
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Orrialde kopurua: 85
ISBN: 84-457-1414-7

Ezaugarriak: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da.

Plan estrategiko hau ez da dokumentu itxi eta aldaezina, irekia eta etengabe egokitzeko sortua baizik, herrigintzan eta gizartegintzan diharduten sektorej eta taldeen ekarriek aberastuko duten neurrian eguneratzen joango baita.

Plan honek Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren ildo nagusiak erabakitzeko, foru- aldundiek eta udalek bideratu ohi duten euskararen aldeko sustapen-politika gidatzeko eta euskalgintzan diharduten elkarte, talde eta erakundeekiko elkarlana bideratzeko oinarrizko erreferentzia eta tresna izan nahi du.

Hezkuntzaren normalkuntza

Egilea: Lore Erriondo, Xabier Garagorri Yarza, Xabier Isasi Balanzategi
Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 297
ISBN: 84-86967-96-1

Ezaugarriak: Elebitasun/elebiduntasuna (hizkuntza prestasuna) eta euskal curriculumaren arazoak hezkuntzaren normalkuntza bidean, maila teorikoan zein praktikoan, jorratzeko asmoz argitaratu da liburu hau. Gaur egun horren entzunak diren euskal curriculuma, testuliburuen auzia eta normalkuntza bezalako gaiei zuzen-zuzenean heldu nahi izan zaie. Beste gai batzuk, hizkuntza prestasuna, hizkuntzen arteko ukipen egoera edota elebiduntasuna bezalakoak, maila apalagoan geratzen dira. Gaurko euskara estandarraren abiapuntutik bertatik hasita, duela hogeitamar urte, estandarizazio prozesua, hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntza estatusa eta euskal hezkuntzaren eraketa eta hedapena, besteak beste, euskaltzale, irakasle eta ikertzaile askoren kezka izan dira eta dira, horregatik, kezka nabarmen horiek aztertu nahi izan dira.

Hedabideetako Euskara

Egilea: Gorka J.Palazio
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbizua
Orrialde kopurua: 153
ISBN: 84-7585-515-2

Ezaugarriak: Euskararen erabileran kazetari euskaldunek eduki ohi dituzten arazoak aztertzea, kazeta-hizkerari buruzko hausnarketa egitea eta Agustin Zubikarai kazetari ondarrutarrari omentzea izan dira liburu hau argitaratzearen hiru kariak. Gizartean kazetariek duten betebehar garrantzitsua kontuan izanda, hedabide edo komunikabide ezberdinetan erabiltzen den euskara miatzeko aukera izan da argitarapen hau. Kazetaritza jakintza alorreko profesional eta ikasleek zeregin handia dute euskararen beraren bilakaeran. 12 adituek idatzitako hausnarketak biltzen ditu liburuak.




Euskonews & Media 201. zbk (2003 / 02-28 / 03-07)

Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko aleak | Números anteriores | Numéros précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com



QUIENES SOMOSPolítica de privacidadAvisos LegalesCopyright © 1998 Eusko Ikaskuntza