El
Fronton Auditorium fue inaugurado el 7 de febrero de 1930 en Shangai
(China) |
Fuente:
Auñamendi y http://www.lapelotavasca.com |
 | |
Rickshaw llevando un pelotari |
Fue construido en las concesiones internacionales de Shanghai,
que en la primera década de este siglo era una cuidad sonde
había cabarets, fumaderos de opio, canódromos e hipódromos.
Entre esta euforia capitalista, destacaban dos edificios emblemáticos,
donde un juego nuevo permitía apostar mucho dinero.
Eran el Frontón Auditorium de Shanghai y el Forum
de Tiensin. El Auditorium había sido construido por
iniciativa de un millonario belga llamado Mr Brooker. Más
tarde entran en la empresa el ex pelotari Teodoro Jauregui y el
armenio Haig Assadurian. En 1944 las canchas de Shanghai y Tiensin
son clausuradas al igual que todo el exponente del esplendor y frenesí
europeo. |
Alejandro
María Olazarán, nafar musikagile eta irakaslea, Lizarran
sortu zen, 1894ko otsailaren 9an |
Iturria:
Auñamendi eta Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
"Hilario Olazarán de Estella" deitua. Organo jolea,
musikagilea eta piano, txistu eta danbolineko irakaslea izan zen.
Kaputxinoa zen. Solfeo, piano eta armoniako ikasketak egin ondoren
eta 1917an apaiz eginik, Baztango Lekarozko Eskolara igorri zuten
eta konposiziozko ikasketak egin zituen han Aita Donostiarekin.
1925. urtean eman zuen argitara Nafarroako folklorean oinarrituriko
Mutil-Dantza de Baztan pianorako obra. Danbolina eta txistua
ikasteko lehen metodoa eman zuen argitara 1927. urtean (3 argitalpen
izan ditu). Abesbatzetarako obrak (Done Bartolometan, Oración
a la Virgen de Puy), txistu eta danbolinerako (Eguberria,
Mixintxo, Litxu, Txoriak, Arkaitzak, Edurne), pianorako (Baile
de la era de Estella, Ingurutxo, Infantiles, Gimnasia Lecároz,
Danzas del Baztán, Dantza Soñu, Yoku-Dantzak)
obrak, organuan jotzekoak (Piezas para órgano), gaitarakoak
(Tratado de gaita de Estella) eta mezak (Misa de difuntos
eta beste bi meza) idatzi zituen. Harena da, halaber, Mendigoizaleak
lan ezaguna. Iruñean zendu zen 1973ko ekainaren 29an. Omenaldi
bero bat eskaini zion Lizarrako udalak 1971. urtean.
 |
Alejandro Mª Olazarán (zutik) eta
Aita Donostia.1920ko argazkia. |
|
Justo
Antonio de Olaguibel, arkitekto eta urbanista, Gasteizen zendu zen
1818ko otsailaren 10ean. |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Auñamendi |
Arabako hiriburuan jaio zen 1752ko abuztuaren 7an. Madrideko San
Fernando Akademian egin zituen bere ikasketak. Ideia klasizistak
ekarri zituen Euskal Herriko arkitekturara. Arabako Lautadan herri
askotan lan egin zuen batez ere, elizak eta dorreak zaharberrituz.
Gasteizen ere, beste batzuen artean, Brigiden komentuaren portada,
Plaza Berria eta "Los Arquillos" bere lanak dira. Bere
obrek oihartzun handia izan zuten bere garaian, bai Espainian eta
baita Europan ere.
 |
Vitoria-Gasteizeko udaletxea, Olaguibelek egindakoa |
|
Euskonews & Media
198. zbk (2003 / 02 / 7-14) |