Euskonews&Media-k
hilero ale berezi bat argitaratzen du 1998z gero, bere lehen pausoak
ematen hasi zenetik. Aurten, 2002an, Euskal Herriko Artisautzaren
nondik norakoekin ekin zion monografikoen aurkezpenari, bide batez
hilean bitan berritzen den Artisautza sail berria zabalduz
(http://suse00.su.ehu.es/euskonews/artisautza/index.html).
Ondoren, Lurralde
Antolakuntza, Herri Aldizkariak, Argazkigintza, Populazioa eta
Ugalketa, Baserria eta Txirrindularitza bezalako gai anitzak landu
dira.
Uztailak 26an, "Turismo
alternatiboa" lelopean, proposamen berriak
aurkituko ditu Euskonews-eko irakurleak uda ederki eta osasuntsu
pasatzeko.
Irailean, berriz, Donostiako Zinemaldian bete-betean murgilduko
da
aldizkaria. Aurrera begira, Usoen migrazioak (Columbido-ak) izango
da jorratze-gaia urrian eta azaroan, teknologia alorrean, Euskal
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea (Saretek)-en gainean
jardungo du. Gaurkotasun osoko Europar Konstituzioa eta horrek
sortzen dituen eztabaidak abenduan jorratuko dira.
Euskonews-eko aurreko monografikoak irakurri nahi badituzu: http://suse00.su.ehu.es/euskonews/anteriores.html |