Jean-Baptiste
Harambillet
Joueur de légende
Egilea:
Bernard Erviti
Argitaletxea: Atlantica
Ezaugarriak: Dominique Boutineauk dionez, Jean-Baptiste
Harambilleten kirol karreraren datuak idatzirik biltzea, lan neketsua
bezain beharrezkoa da euskal pilotaren historia osoagoa izateko.
Jean-Baptiste Harambillet hiru pilotalekuetan (trinketa, ezker
pareta eta plaza laxoa) luzaroan goi mailan aritutako pilotaria
zen. Lehiaketa oroetan aurkakoa ondo aztertuz, kontu handiz prestatzen
zituen desafioak. Borondatearen eredua zen. Partida guztietan
kementsu eta adore guztiz jokatzen zuen garaipena lortu arte.
Bernard Erviti dugu liburuaren egilea. Harambilleten izakeraren
ezaugarri garrantzitsuen azterketa azaldu ondoren, Ezpeletako
txapeldunaren partida eta lorpen nagusien urtez urteko kronika
eskeintzen digu. 1930-1961 urteetan kokatzen da pilotari handi
honen garai luzea. Liburua pasadizoz beterik dago, baina guztien
gainetik bat azpimarratuko nuke, 1944. urtean, Gros pilotalekuan
Atano III. aurkako partidarena hain zuzen ere. Munduko txapelketa
jokoan zen. Pilotariak berotu ondoren, epaileak bildu zituen sakearen
zozketa egiteko. Atano III. gerriko gorriz jantzirik eta Harambillet
gerrikorik gabe. Epaileak txapa airera bota eta Harambilleti keinu
egin zion. Honek "gorri" esan zuen eta horrela suertatu
zen, eta honezkero hasia zen eztabaida. Atano III. gorriz jantzia
zela argudiatuz sakea berea zela eskatzen zuen. Haranbilletek
berriz, berak aukeratua zuela kolorea... zorionez ekaitza baretu
ondoren txapa berriro botatzea erabaki zen. (Artikulua Mutxo!
aldizkariaren 17. zenbakian argitaraturik dago) |
La
memoria de un pueblo
Egileak:
Varios
Argitaletxea: Dolmen Ediciones, Santiago de Chile
Orrialde kopurua: 156
Ezaugarriak: La idea de este trabajo es dar a conocer y
explicar de donde nace, como se desarrolla y crece la idea de
un pueblo con conciencia de si mismo, no mejor ni peor que otros,
pero que tiene y debe seguir teniendo conciencia de su pasado
y futuro, de si mismo y su relación con los demás.
Un trabajo realizado desde Santiago de Chile. |
Archivo
Municipal de Elgueta (1181-1520)
Egileak:
Mª Rosa Ayerbe Iribar, Javier Elorza Maiztegi
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 318
ISBN: 84-8419-939-8
Ezaugarriak: Se recoge en este volumen la transcripción
de 96 documentos conservados en el Archivo Municipal de la villa
de Elgueta, abarcando un arco cronológico que va de 1181
a 1520. La mayoría de dichos documentos corresponden al
devenir histórico de la villa, tras su fundación
en los campos de Maya por Alfonso XI en 1335. No obstante, ofrece
también documentos de gran interés para Guipúzcoa
y las provencias vecinas de Álava y Vizcaya.
Más información: www.euskoshop.com |
EUSKOBOOKS
VESTIGIOS Patxi Cobo
Testua: Rosa
Olivares
Argitaletxea: Ongarri
Orrialde kopurua: 96
ISBN: 84-931731-8-5
Ezaugarriak: Vestigios izeneko liburu honek Patxi
Cobok (Ortuella, 1953an jaiotakoa) azkenengo hogei urteetan zehar
Bizkaiko meatzaldean (Zugaztieta, Gallarta eta Ortuella) egin
dituen eta argitaratu gabe dauden argazkien aukeraketa erakusten
digu. Ohitura den bezala testu batez osatzen da liburua. Kasu
honetan, Rosa Olivares "Exit" aldizkariko zuzendariak
egin du testu eder bat. Paisaia basatiak dira Cobok eskaintzen
dizkigunak, berpizten ari den eta inguruko guztia estaltzen duen
natura sutuaren zatiak. Baina irudi abstraktuak ere badira; egilearen
biografiaren oroitzapenak dira. |
ONOMASTICON
VASCONIAE 22
ERMUA - EITZAGA LEKU-IZENAK GEURE IZANAREN
BARRENA
Egilea:
Fernando Aranberri Odriozola
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Orrialde kopurua: 483
ISBN: 84-95438-04-6
Ezaugarriak: Fernando Aranberri Odriozola 1971an Ermuan jaioa,
Euskal Filologian lizentziaturik eta egun euskara teknikaria.
1996an Ermua eta Eitzako euskara ikerketa liburua plazaratu
zuen. Orain Ermuko ondareko beste altxor bat ekartzen digu, leku-izenak,
hain zuzen. Lekua eta izena uztartzen diren ikerketa honetan,
gure izanaren barrenean urratsa ematera gonbidatzen gaitu. |
Euskonews & Media 176.zbk (2002 / 7 /
19-26) |