Mendikoi elkarte
publikoak, bi erakundeon artean sinaturiko hitzarmena dela eta,
ikerlan bat egiteko agindua eman dio Eusko Ikaskuntzari. Hartara,
lehiaketa baterako deia egiten da beka bat banatzeko asmoz.
Arabar Errioxan olibondoaren
ustiaketaren eta olio ekoizpenaren nondik norakoak aztertzea,
ikuspuntu historiko-ekonomikoa eta etnografiko-soziala landu beharko
direlarik.
Lizentziatuak izan
beharko dute bekadungaiek eta lana sei hilabetetan zehar burutuko
dute. Irailak 20an bukatzen da epea.
Xehetasunak ezagutzeko:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/bekak/beca06.html
Inprimakiak Eusko
Ikaskuntzaren edozein bulegotan har daitezke eta dokumentazioa
Eusko Ikaskuntzaren Gasteizko Bulegoetan aurkeztu behar da:
Eusko Ikaskuntza Gasteiz
San Antonio, 41. 01005 Gasteiz
Telf. 945231552. Fax:945148752
E.maila: eusko@infonegocio.com |